Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Migratzaileentzako auzotasun-agiriari buruz

OSOSKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak egindako Herritartasun, Interkulturalitate eta Inmigrazio alorreko V. Jarduketa Planean ezarritako helburuarekin, herritar guztien eskubide eta betebehar berdintasunaren inguruan euskal gizarte kohesionatu bat eraikitzeko oinarriak finkatzen lagunduz, goraka doan aniztasun kulturala errespetatuz eta bizikidetza klabe interkulturalean sustatuz. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurrera egin dezala Plan horretan ezarritako helburuetan, aurreikusitako neurriak garatuz. Ondorioz, “Diskurtso politikoa sortzea eta kulturartekotasunaren eta immigrazioaren kudeaketa birkokatzea agenda eta jardun politikoaren leku zentral eta estrategiko batean, etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko giltzarri moduan (Herri Proiektua)” helburuan aurrera egiteko, eskatzen da abian jar dadila lan mahai bat, zeinak lege-esparrua aztertuko baituen inmigrazio, atzerritartasun eta bizikidetza eremuetan ahal beste eskumen autonomikotara iristea ahalbidetze aldera.