partekatu
• ZUZENKETAK
Lehen arretako estrategietan farmaziak eta horko profesionalek bete behar duten eginkizunari buruz
“Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du farmazia komunitarioak eta haren profesionalek betetzen duten funtsezko lana osasunaren zaintzan eta haren beharrezko ekarpena osasun arreta bere osotasunean hobetzeko eta osasun emaitza hobeak lortu ahal izateko Euskadiko Autonomia Erkidegoko pertsona guztientzat.
Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio:
- Jarrai dezala sustatzen farmazia prestaziorako kudeaketa-eredu bat balioa emango diona farmazia komunitarioari eta farmazia-bulegoarn elkarlana, koordinazioa eta integrazioa lagunduko duena euskal osasun sistemaren gainerako eragileekin bere maila guztietan, baita Lehen Arretan ere.
- Ekintzak garatu ditzala farmazia komunitarioa euskal osasun sistemaren eragile bat gehiago gisa har dadin, eta sustatu dadila bere jarduera beste arreta-mailekin zein Lehen Arretako farmazeutikoekin koordinatuta”.