partekatu
• ZUZENKETAK
EAEn gizarte-kohesioan ematen ari den atzerakadari buruz
OSOKO ZUZENEKTA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema zabaltzen eta garatzen. Horretarako, gainontzeko euskal erakundeekin batera eta eurekin elkarlanean, eutsi diezaiola Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan aurreikusitakoari eta hori bete dezala. Helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema finkatzea sistema unibertsal eta ardura publikoko gisa.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gizarteratzeko politikak garatu ditzala ikuspegi intersektorial batetik eta sailarteko egituratze batez, Gizarteratzeko IV Euskal Planean aurreikusitakoaren arabera.
- Eusko Legebiltzarrak, Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren hobetzea ezartzea helburu, beharrezko deritzo diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Lege Proposamena Legebiltzarrean tramitatzea.