partekatu
16:30
PSE-EEko Batzorde Exekutiboaren bilera
PSE-EEko Batzorde Exekutiboa apirilaren 23ko ostegun honetan biltzen da, 16:30etatik aurrera, bitarteko telematikoez eta honako hauen parte-hartzearekin: Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia; lurraldetako idazkari nagusiak, hots, Cristina González, Eneko Andueza eta Mikel Torres; Iñaki Arriola, Sonia Pérez eta María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako sailburuak; Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso; legebiltzar bozeramailea, José Antonio Pastor; eta Antolakuntzako eta Erakundetako Politikako arduradun gorenak, Miguel Ángel Morales eta Begoña Gil, hurrenez hurren.
Beste gai batzuen artean, Batzorde Exekutiboak COVID-19aren krisiarengatiko osasun egoera, alarma egoeraren luzapen berria edo “deseskaladari” buruzko ikuspegiak aztertuko ditu. Bileran, toki bat egingo zaio eremu guztietako erakundeen arteko akordioen beharrari, zeinez aritu izan baitira aste honetan bai Idoia Mendia bai Pedro Sánchez presidentea, krisi honen ondorio ekonomikoei heltzeko eta familien ekonomietan, merkataritza eta ostalaritzan edo industria sektorean eragindako kalteak konpontzeko.