partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza-ereduaren azterketari eta espazio soziosanitarioaren garapenari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuari buruzko 27/2019 Mozioaren inguruko akordioa betetzea.
- Kontingentzia sozio-sanitarioko plan orokorra ezartzen jarraitzea, foru-aldundiekin lankidetzan, Euskadiko zentro sozio-sanitarioetan kudeaketa egokia egiteko baliabideak koordinatu eta planifikatzeko.
- Arreta sozio-sanitarioko eredu integral bat sustatzea, adinekoentzako osasun eta gizarte laguntzako lehen mailako sarearekin koordinatuta, zein euren etxeetan bizi zein egoitzetan bizi.