partekatu
• ZUZENKETAK
Herritar orori jarduera fisikora eta kirolera sarbidea bermatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Jarrai dezala SARS-CoV-2 birusaren aurrean herritar guztiek kirol jarduerara eta kirolera sarbidea izan dezaten politikak eta neurriak bultzatzen.
- Horretarako, jarrai dezala Foru Aldundi, Udal eta kirol arloko eragileekin elkarlana indartzen, eta koordinazio lana egiten erakunde ezberdinen eskumenak diren kirol jarduerak modu seguru eta eraginkorrean gauzatu ahal izan daitezen.