partekatu
• ZUZENKETAK
Ikasturte hasierari buruz. [12\11\03\00\00002].
OSOKO ZUZENKETA
- Ikastetxeetako zuzendaritzekin koordinatuta bai giza baliabideetan bai elementu materialetan behar diren errefortzu gehigarriak identifikatzen jarraitzea, horiek egoera epidemiologikoak duen bilakaeraren aurrean era egokian moldatzeko, lehentasuna emanez irakasleen eta ikasleen segurtasuna eta osasuna bermatzeari, arreta berezia eskainita kolektibo zaurgarrienei.
- Osasun Sailarekin koordinaturik ikasturte hasierako protokoloak indartzen jarraitzea egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, etengabeko elkarrizketan egonik hezkuntza komunitatearekin, Euskadiko ikastetxeetan era presentzialean hezkuntzarako den eskubidea bermatu ahal izateko.
- Egoera honi aurre egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasle guztien beharrei erantzuteko beharrezko eta nahiko finantzazioa ematen jarraitzea.