partekatu
• ZUZENKETAK
Skolae hezkidetza-programari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak salatu egiten du hainbat sektoreren gurutzada iragan legealdian Nafarroako Gobernuak sortutako eta bultzatutako Skolae hezkidetza programaren aurka, eta baztertu egiten du programa hori judizializatzea. Era berean, Skolae hezkidetza programari aitortza egiten dio, eta babesa adierazten die auzitegira deituak izan diren proiektuaren egile eta pertsona aditu anitzei.
- Hezkuntza Batzordeak positiboki baloratzen du Hezkuntza Sailak egindako lana, Euskadiko ikastetxeetan berdintasuna, genero indarkeriaren prebentzioa eta bizikidetza positiboa bultzatzen jarraitzekoa, euskal hezkuntza sistemarentzat II Hezkidetza Planeko jarduerak garatuz. Duela gutxi onartutako plan hori egiteko Skolae hezkidetza programaren egileen aholku tekniko aditua izan du.