partekatu
• ZUZENKETAK
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza-neurriak indartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
"1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio erantzun egokia eman diezaiela ikastetxeek hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak eta, bereziki, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-premiei, eremu horretako elkarteen ordezkariekin harremanak izaten jarrai dezaten, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleekin egin beharreko esku-hartzeari buruzko gogoeta-espazioak partekatzeko.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 236/2015 Dekretuan ezarritakoa betetzen jarraitzeko, gaitasunen araberako hezkuntzaren ikuspegiarekin bat datozen hezkuntza-zentroetan, Eskola inklusiboa garatzeko Esparru Planean eta gaitasun handiko ikasleentzako hezkuntza-arretaren planean.
Era berean, hezkuntza-etapa desberdinetan baliabideak kudeatzeko irizpideak berrikusten eta hobetzen jarraitzea.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala gizarte- eta osasun-sistemekin esku hartzeko espazio partekatuak garatzen, aniztasunari erantzun integratua eta inklusiboa emango dion gizarte-, osasun- eta hezkuntza-esparrua eratzen joateko. "