• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• GALDERA
Haurrentzako eta nerabeentzako justiziari buruz
Legebiltzar honetan zenbaitetan eztabaidatu dugu haurrentzako eta nerabeentzako justiziari ekiteko beharrari buruz ikuspuntu ezberdinetatik, esate baterako, sufritu ditzaketen abusuak edo justiziara heltzeko aurkitu ditzaketen oztopoak. Planteatu den beste ikuspuntu bat honako hau da: epailearen neurriak dituzten adingabeen trataera.
Debate horiei esker, erabakiak hartu dira, horietako batzuk aho batez. Erabaki horiek, hain zuzen, arazo horri buruz gizartea sentsibilizatzera eta kontzientziatzera bideratuta daude.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinei eskatu zaie neurriak hartzeko, arazoa ikusarazteko eta, bestalde, umeak eta nerabeak justiziara modu errealean eta eraginkorrean heldu ahal izateko.
Datozen egun hauetan, UNESCOren babespean Mundu Biltzar bat ospatuko da Parisen haurrentzako eta nerabeentzako justiziari buruz, eta bertan zure saileko ordezkariek parte hartuko dute.
Talde parlamentario horren kontrol-lanak egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Lan eta Justiziako sailburuari:
- Pilatutako esperientzietatik, zer ekarpen egingo ditu Lan eta Justizia Sailak Mundu Biltzarrean?
INTERESGARRIA IZAN DAITEKE...
• DOKUMENTUA
Haur jaioberriei Euskadiko ospitaleetan probak egiteari buruzko segurtasun- eta informazio-protokoloak berrikustearen inguruan
• DOKUMENTUA
Garraio publikoan umeek duten doakotasuna 12 urtera _zabaltzeari buruz
• DOKUMENTUA
Hazkuntzari laguntzeko prestazio unibertsaleko sistema bat, unibertsala eta hatirren bizi-maila egokirako eskubidea bermatzen duena, abian jártzeari buruz
• DOKUMENTUA
Gazteak ekoizpen-sarean integratzeari buruz
• DOKUMENTUA