partekatu
• ZUZENKETAK
Eraso LGBT+fobikoei modu kolektiboan aurre egiteko lan-foro bat sortzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, jatorriagatik, etniagatik, sexu-orientazioagatik eta -identitateagatik eta genero-identitateagatik diskriminaziorik ezarekin inplikatuta dauden gizarte zibileko hainbat elkarte ordezkatzen dituen EraBerean Sarearen bidez, LGTBI+fobia jazarpen-biktimentzako aholkularitza- eta laguntza-. lanetan jarrai dezala, eta eraso horien aurrean gizartea sentsibilizatzen eta prestatzen lan egin dezala, desagerrarazteko helburuarekin.