partekatu
• ZUZENKETAK
Ikuskarien Kidegora sartzeko lehiaketa-oposiziorako deialdi-proposamena aldatzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
“Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio:
- Jarrai dezala inplikatutako eragileekin adosten Ikuskaritza lanetarako pertsonak hautatzeko hartu beharreko neurriak, zerbitzua hobeto ematen laguntzeko eta kalitatezko hautaketa prozesu bat bermatzeko, segurtasun juridiko osoa izango duena.
- Etorkizunean hezkuntza eremuan enplegu publikorako eskaintzak egiterakoan kontuan izatea tribunalek egindako gomendioak, EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasle taldera eta Lanbide Heziketako irakaslego teknikora sartzeko 2018ko Enplegu Eskaintza Publikoari dagozkionak”.