partekatu
• ZUZENKETAK
Ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortu beharrari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari eskatzen die lanean jarrai dezatela, Euskadiko Fiskaltza hornitzeko delitu ekonomikoen aurka –eta bereziki ustelkeriaren aurka- espezializatutako kidez. Horretarako, delitu ekonomikoetarako fiskal ordezkari bat sor dezala.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio, figura hori sortu bitartean, jarrai dezala bere eskumenen eremuan Euskadiko Fiskaltza bere eginkizunen betetzea hobetzeko eta diru publikoa helburu pribatuetarako bidegabeki eta behar ez bezala erabiltzearen kontra borrokatzeko egoki deritzoten baliabide material eta pertsonalez hornitzen.