partekatu
• ZUZENKETAK
Gastu eta inbertsio publikoei bultzada emateko ibilbide-orri fiskal eta finantzario berri bat indarrean jartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu Europar Batasunean hainbat urtez indarrean egondako muturreko austeritate-politikak.
Eusko Legebiltzarrak europar politika berri bati ekitearen alde egiten du, zeinak ardura-printzipiotik abiatuta, modu orekatuagoan bateratuko dituen defizit publikoaren kontrola eta enplegua sortzeko ekonomiaren berraktibatzerako beharrezkoak diren neurriak.
Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio erreformatu dezala apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa, eraginkortasunez aplikatze aldera Euskadiren errealitateari, kontu publikoen iraunkortasuna bermatuz eta egonkortasun-arauak errespetatuz.