partekatu
• ZUZENKETAK
EAEko lurraldean 1.200 euroko gutxieneko soldata indarrean jartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak beharrezko deritzo, negoziazio kolektiboaren esparruan, izaera orokorrez lansariak igotzea. Hori dela eta, babesa adierasten dio eragile sozialek Negoziazio Kolektiboko IV. Estatu Akordioan lortutako akordioari. Akordio horrek ezartzen du hitzarmenaren eraginez pixkanaka gutxieneko soldata urteko 14.000 euroan ezartzea.
2.- Eusko Legebiltzarrak uste du 2017ko urtarrilaren 17ko negoziazio kolektiboaren egiturari buruzko akordio interprofesionala dela funtsezko oinarria aurrera egiteko lan harreman justuagoen esparru baterantz hainbat terminotan (lansariak, egonkortasuna eta enpleguaren kalitatea), negoziazio kolektiborako euskal eremuaren lehentasunetik.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala bermatzen bere menpeko kontratazio publiko guztietan errespetatu eta bete egiten direla kasuan kasu aplikagarria den hitzarmenean aitortutako lan-baldintza eta –eskubideak.