partekatu
• ZUZENKETAK
TKgune programa arautzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Lanbide Heziketako 4/2018 Legearen 7.artikuluan xedatutakoa aintzat hartuz, arautu dezala Tkgune programa. Helburua da elkarlana garatu ahal izatea Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean, lehentasuna jarriz enpresa txiki eta ertainei. Bi xede nagusi ditu:
1.- Berrikuntza aplikatuko eta formakuntzako ikasketa-eremuan sakontzea.
2.- Enpresa txikiek eta autonomoek egiten dituzten produktuak eta dauzkaten ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta hobetzea, formakuntza zentroetako ekoizpen-lanak alboratuz.