partekatu
• AHOZKO GALDERA
Legegintzaldi honetan Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako akordioei buruz
Pasa den urteko otsailaren 11n bilera bat burutu zen Elkarrizketa Sozialerako Mahaian, eta CONFEBASK, CCOO, UGT eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren, Enplegu eta Gizarte Politiken eta Hezkuntza saileko sailburuek hartu zuten parte, presidente Lan eta Justiziako sailburua zela.
Lan-plan bat prestatu zen bilera hartan, eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaiko lan-arlo ezberdinetan 2019rako izango ziren helburu nagusiak eta jarduera-ardatzak finkatu ziren bertan, hala nola: genero-berdintasuna, lan-osasuna, enplegua, industria, eta lanbide prestakuntza. Lan-plana hori garatzeko, mahai sektorialak, lan-taldeak eta talde teknikoak eratu ziren.
Hori dela eta, Euskal Sozialisten Taldeak mahai sektorial horietan burututako lanen ondorioz lortutako akordioak jakin nahi ditu.
Hala, hurrengo AHOZKO GALDERA egiten zaio osoko bilkuran Lan eta Justizia sailburuari:
- Zein izan dira legegintzaldi honetan Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako akordio garrantzitsuenak, eta, zehazkiago, 2019ko otsailaren 11ko bileran onartutako lan-planean oinarrituta lortutakoak?