partekatu
• ZUZENKETAK
Lehen arretaren egoera larriari aurre egiteko neurriei buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Covid 19aren pandemiaren testuinguruan beharrezkoak diren lehen mailako arreta-zerbitzuaren egiturari laguntzeko neurri hauek hartzen jarrai dezala:
- Lehen mailako arretako zentroen berrantolaketa dinamikoa sustatzea, unean-unean Covid-19aren pandemiaren eragin-mailaren arabera sortzen diren egoeretara egokitu ahal izateko.
- Lehen mailako arretako plantilla handitzea, fakultatiboen plaza berriekin eta erizaintza-plazak handituz, bai eta administrazio-arloak indartuz ere, profil funtzional berrien eta haien prestakuntzaren alde eginez.
- COVIDen presioak gure osasun-sisteman behera egin ahala, zerbitzu guztiak normaltasunera itzultzeko eta aurrez aurreko arreta berreskuratzeko beharrezko neurriak bultzatzea, profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatuz.
- Profesionalentzako norbera babesteko ekipamenduen stock estrategikoa bermatzen jarraitzea.
- Arrisku-kolektiboetako Osakidetzako profesionalak birkokatzeko prozesuarekin jarraitzea, protokoloetan aurreikusitako prozeduren bidez, betiere langilearen baimena izanda eta osasun publikoko zerbitzu guztiak aktibo mantentzeko helburuarekin.
- Lehen mailako arretako erizaintza-zerbitzuak indartzeko prozesuarekin jarraitzea, COVIDaren lehen olatuaren beharretarako errefortzu gisa kontratatutako langileak birkokatuz.
- Zaintza-sarea indartzen jarraitzea, langile eta bilaketa-ekipo gehiagorekin.
- COVID-aren ondorioek eragindako, osasun-arreta jasotzeko itxarote- eta berandutze-zerrenden murrizketa sustatzea.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Lehen Mailako Arreta indartzen herritarrengandik hurbilen dagoen laguntza-maila gisa, irisgarritasun handiagoa bermatuz eta osasun-arloko ekitaterik ezak saihestuz, honako neurri hauekin:
- Lehen mailako arretako medikuek eska ditzaketen proba diagnostikoen zorroa zabaltzea eta homogeneizatzea, pazienteak ospitalera joan ez daitezen eta fisioterapia pixkanaka lehen mailako arretan sartzea.
- Lehen mailako arretako zentroak modernizatzeko inbertsioa handitzea, egitura berriak irekiz, zentroak birmoldatuz eta sistema teknologikoak eguneratuz.
- Lehen mailako arretako farmazialariaren figura sustatzea.
- Lehen mailako arretaren arloko ikerketa bultzatzea, osasun-sistemako ikerketa-institutu guztien eremu estrategiko gisa
- Lehen mailako arreta indartzea, beste maila batzuetako integrazio asistentzialean aurrera eginez, eta, bereziki, eremu soziosanitarioan.
- BAME fidelizazioa lehenestea pediatrian eta BAME eta BAEE Familia-Komunitateko Medikuntzan.