partekatu
• ZUZENKETAK
Klinika, zentro eta ospitale pribatuekin egindako itun publikoa lehengoratzeko neurriei buruz
OSOKO ZUZENKETA
1. Eusko Legebiltzarrak, osasuna gizakiaren oinarrizko eskubidea dela eta pertsonak direla osasun-sistemaren ekintzaren ardatz nagusia partekatuz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sistemaren kudeaketa publikoa indartzen jarraitzeko eta osasun-zentroen eta -zerbitzuen titulartasun publikoa mantentzen jarraitzeko, osasun-sistema unibertsala, publikoa, kalitatezkoa eta bidezkoa aldeztuz, Euskadin bizi diren pertsona guztiei kalitatezko osasun-zerbitzuen estaldura eta irisgarritasuna bermatzeko, Antolamendu Sanitarioaren Legean oinarrituta.
2. Alde horretatik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sallar eskatzen dio jarra dezala Osakidetzaren zerbitzu-zorroa handitzen, osasun-zerbitzu berriak ezarriz, bai eta Euskadiko herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren azpiegiturak, ekipamenduak, profesionalak eta teknikak ezarriz ere azken 40 urteetan egin Buen bezala.