partekatu
• ZUZENKETAK
DSBEaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erreformari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.Eusko Legebiltzarrak kalitatezko enplegua egonkortzeko konpromisoa hartzen du, eta, horretarako, euskal enplegu-sistema modernizatzea defendatzen du, bai eta gizarte-babeseko sistema indartzea ere, ekonomia eta gizartea berreraikitzeko funtsezko palankak direlako, sortzen ari diren erronka berriei aurre egin ahal izateko.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, enplegurako gobernantza integralaren eredu berriaren barruan, Lanbide ardatz duen Euskal Enplegu Sistemaren Legearen bidez, lan-merkaturako orientazioa indartu dezala, eta arreta handiagoa jar dezala enpresan eta pertsonetan, Euskadin enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko ekarpena areagotzeko.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, gizarte-politikak bermatu eta indartzeko bere proiektuan, bazterkeriaren aurkako diru-sarrerak bermatzeko sistema garatu eta hobetzeko konpromisoari hel diezaiola, aurreko legealdian Legebiltzarrera bidalitako Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta erreformatzeko proposamena oinarritzat hartuta, eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera bihurtzearen errealitate berria aintzat hartuta. Hobekuntza hori hiru jarduera-ardatzetan oinarritzen da:
- Unibertsalizazioan sakontzea, gaur egun behar adina estalita ez dauden biztanleria-segmentu jakin batzuetara iritsiz, eta bereziki azpimarratuz seme-alabak ardurapean dituzten familia behartsuak.
- Kudeaketa hobetzea, izapidetze-arintasuna eta prestazio eta laguntza ekonomikoen zorroztasuna eta kontrola areagotuz.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten eta enplegagarriak diren pertsonen jarduera ekonomikoa eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.