Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Susana Corcuera: "Sozialistok prest gaude 2027ko Aurrekontuetarako akordioak egiteko, betiere ez badute gure bide-orria aldatzen"

Legebiltzarreko Ogasun bozeramaileak "fokua herritarren benetako arazoetan jartzen duen eta zerbitzu publikoak indartzen urratsak emanez doan" proiektu baten "sendotasuna" nabarmendu du oposizioarekin izandako elkarrizketa-txandan parte hartu ondoren

1. argazkia
Susana Corcuera Ogasun bozeramailea EH Bildurekin izan duen bileran.

Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu bozeramaileak, Susana Corcuerak, azaldu du Euskal Sozialistak prest daudela 2027ko Aurrekontuen proiektuaren inguruan oposizioko taldeekin akordioak lortzeko, “betiere horrek ez badu Gobernu-programan adostutako bide-orria aldatzen”.

Corcuerak elkarrizketen txandan hartu du parte EH Bildu, PP eta Sumar alderdietako ordezkariekin batera, eta Eusko Jaurlaritza eratzen duten taldeek Legebiltzarrean gehiengo absolutua dutela gogoratu du, horrek Exekutiboaren ekintzari “egonkortasuna” ematen diolarik, haren hitzetan, eta baita “Euskal Aurrekontuak onartuak izango direnaren bermea” ere. Dena dela, adierazi du PSE-EE prest dagoela kontuetarako ekarpenak egin nahi dituzten alderdi politikoekin. “Aurrekontu-negoziazioari aurrekontu teknikoki zorrotz batzuekin ekin diogu, Euskal Sozialisten eta EAJren arteko gobernu-akordioaren bide-orria jarraitzen dute eta Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoan lortutako 46 akordioak jasotzen ditu”, azpimarratu du.

Hala, 17.629 milioi euroko aurrekontu batzuk jarri dira negoziazio-mahaiaren gainean, 2026koen baino %7,6 handiago, hau da, 1.250 milioi gehiago, 1.865 milioi inbertsioetarako izanik. “Euskal herritarren bizi-kalitatea eta euskal ekonomiaren hazkundea bermatzera zuzentzen diren kontu batzuk dira, Euskal Sozialisten helburuak betetzera bideratuz, hau da, zerbitzu publikoak indartzen jarraitzera eta Euskadiren etorkizuna prestatzeko balio duten eraldaketetan inbertitzea, fokua herritarren benetako arazoetan jarrita”, adierazi du.

“Nazioarteko testuingurua konplexua eta nahasia bada ere, Aurrekontu hauek ziurtasuna ematen dute, susperraldi ekonomikoa eta enpleguaren berreskurapena sendotuz eta Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialaren alde apustu eginez”, esan du amaitzean.