Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Pertsona kalteberen utzarazpena saihesteko euskal akordioa egiteko erakundeen koordinazio-ahalegina azpimarratu du PSE-EEk

Iñaki Arriola sailburu sozialistak gaur iragarri du Etxebizitza, Justizia eta Gizarte Ongizatea Sailak, CGPJ eta udalak tartean hartzen dituen hitzarmena

1. argazkia
Iñaki Arriola e Idoia Mendia Foto: Socialistas Vascos

Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta euskal udalek, Eudelen bitartez, ahaleginak biziagotuko dituzte pertsona kalteberei eragiten dieten utzarazpen-kasuetan esku hartzeko eta pertsona horiek kale gorrian geratzea saihesteko. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu sozialistak gaur azaldu du erakundeek izenpetuko duten lankidetza-hitzarmena, eta Euskal Sozialistok azpimarratu nahi dugu hitzarmen horrek lankidetza-ahalegin handia dakarrela.

Hitzarmenak beste sail sozialista bat hartzen du tartean, Lan eta Justizia Saila zein Enplegua eta Gizarte Gaiak Saila ere bai, eta haren helburua da utzarazpena gauza aurretik esku hartzea, prebentzio moduan. Xedatutako protokoloaren arabera, auzi baten berri duen organo judizial batek uste duenean utzarazpen bat amaitu ahal duela eta kalteberatasun-egoera berezia antzematen duenean, laguntza sozialeko zerbitzuei eta programei buruzko informazioa helaraziko die kaltetuei. Horrez gain, auziaren berri emango die dagokion udaleko gizarte-zerbitzuei, egoera azter dezaten.

Une horretatik aurrera, eragindako familiak babes publikoko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzen baditu, aukera egongo da bertako gizarte-zerbitzuek esku hartzeko proposamena luzatzeko eta hura helarazteko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzari, edo, bestela, laguntza edo prestazio sozial baten izapideak egiteko edo auzia beste gizarte-zerbitzu bati desbideratzeko.

Krisi-garaiaren unerik txarrenean, Patxi Lópezen Gobernuak hipoteka-bitartekaritzako zerbitzu bat jarri zuen abian, finantza-erakundeekin negoziatzeko eta hipoteka edo alokairu baten zordunen utzarazpena saihesteko. 2012an, gainera, honako irizpide hau ezarri zen: Alokabideko parke publikoko etxeen gehieneko errentek errentarien diru-sarreren % 30 ez gainditzea. Eta utzarazpenak eragindako pertsonei etxebizitza horiek eskuratzeko lehentasuna emateko aukera ireki zen.

2013an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta Eudelekin izenpetu zen arlo horri buruzko lehen hitzarmena. Orain kalteberatasun-egoera horien hautematea hobetu nahi da epaitegietan, bai eta zerbitzu sozialei egiten zaien jakinarazpena ere.

Jakinarazpen hori, kaltetuen aurretiazko baimenarekin, ekainean onartutako Prozedura Zibilaren Legearen aldaketak jaso du. Hitzarmenaren berrikuntza nagusietako bat da erregistro informatiko baten sormena, erakundeen arteko komunikazioa eta egindako jarduketen azterketa errazteko, kudeaketa arintze aldera.

Kalteberatasun bereziko egoerek barne hartzen dituzte familia ugariak, guraso bakarreko familia-unitate seme-alabadunak, seme-alaba adingabedun edo pertsona desgaitudun, mendekodun edo gaixo iraunkordun familia-unitateak, zorduna langabetua den familia-unitateak, genero-indarkeriaren biktimak eta 60 urtetik gorako pertsonak.