Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa. Egun On Euskadi.

Eneko Andueza: “Osasuna berreskuratzea garrantzitsuagoa da ekonomia suspertzea baino”

1. argazkia

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak “lehentasuna, orain, euskal populazioaren osasuna izan behar dela” esan du ETB1eko “Egun On Euskadi” programan. Adierazi du ez duela ulertzen EAJk erakutsitako jarrera Espainiako Gobernuak hartutako dekretuaren aurrean, eta gogoratu du “norbaitek esan zuen ekonomia berreskuratzea errazagoa zela pertsonak berreskuratzea baino, eta arrazoi osoa zuen”.

🎙 @EnekoAndueza: “Osasuna da gure altxorrik handiena. Eman diezaiogun, beraz, garrantzia horri, birusa garaitzeari. Ez da domina politikoak esekitzeko momentua, elkarlana praktikan jartzekoa baizik" #BirusHauElkartutaGelditukoDugu@PSEGIPUZKOA @psealava @PSEBizkaiahttps://t.co/XS5IkdS9Yh pic.twitter.com/V5VgOsth8i

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) March 31, 2020

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak argi utzi nahi izan du garrantzitsuena “osasunari dagokion tokia ematea, birusa garaitzea eta horren ostean etorriko diren ondorioei aurre egitea” dela. Liskar politikoen gainean, adierazi du ez dela "domina politikoak jartzeko momentua, denok norabide berean lan egiteko baizik”, eta gaineratu du hau dela “lankidetza terminoa, EAJri hainbeste gustatzen zaion hitz hori, praktikan jartzeko unea”.