Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

ZUZENKETA PARTZIALAK aurkezten dizkiote Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari.

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek honako ZUZENKETA PARTZIALAK aurkezten dizkiote Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/09/02/02/0005]

  1. ZUZENKETA. ALDATZEKOA:

Aldatu egiten da Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen Lege Proposameneko lehen artikulua, jarraian idatzita bezala geratzen dena:

Honako hau dion lekuan:

Irakaskuntzako kooperatiben ordezkari bat.

Ondorengo hau esan beharko du:

Irakaskuntzako kooperatiben ordezkari bat, bere ordezkagarritasunaren arabera.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA:

Bat bis artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinak EZABATU egiten baitituen Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen Lege Proposameneko 10. artikuluko honako gidoi hauek:

Ondorengo gidoiak ezabatzen dira:

  • Ikastolen probintzi mailako baterakundeek ikastolen ordezkotza-mailaren heinean hautatutako ikastolen arduradun izeneko bi.
  • Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Doktore eta Lizentziadunen Elkarteko ordezkari bat.
  • Irakaspidetza-Elkarteen izeneko bat.

ZIOA: Argitasuna eta segurtasun juridikoa hobetzea, legeko Xedapen Iragankorrean jasotako aurreikuspenarekin bat.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA:

Bat ter artikulua         GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia sartzea proposatzen baiten:

Ondorengo hau esan behar du:

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien ordezkari bat.

ZIOA: Hezkuntza komunitateko arloan inplikazio eta erantzukizun handia duen agente baten sartzea.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA:

Bat quarter artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan:

Euskadiko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako sei irakasle, irakasleen elkarte eta sindikatuek, bakoitzaren ordezkotza-mailaren heinean egindako saloz.

Ondorengo hau esan behar du:

Euskadiko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako sei irakasle, irakasleen elkarte eta sindikatuek, bakoitzaren ordezkotza-mailaren arabera proposatutakoak.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat quinquies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan:

Euskadiko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako ikasleen sei guraso; hauek izendatzea ikasleen gurasoen elkarkuunde edo baterakundeei egokituko zaie, bakoitzaren ordezkotza-mailaren eretzean.

Ondorengo hau esan behar du:

Euskadiko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako ikasleen sei guraso, ikasleen gurasoen Konfederazioek edo Federazioek izendatutakoak, beren ordezkotza-mailaren arabera.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua genero ikuspegitik egokitzea.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat sexies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan:

Euskadiko unibertsitatez besteko irakaskuntzako sei ikasle, ikasleen Elkarkunde edo Baterakunde, Bazkun edo Elkarteek, bakoitzaren ordezkotza-mailaren heinean egindako saloz.

Ondorengo hau esan behar du:

Euskadiko unibertsitatez besteko irakaskuntzako sei ikasle, ikasleen Elkarkunde edo Baterakunde, Bazkun edo Elkarteek proposatuta, bakoitzaren ordezkotza-mailaren arabera.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat septies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten: 

Honako hau dion lekuan:

Arduralaritzako eta Zerbitzuetako lanarigoaren izeneko bi; hauek sindikaritza-erakundeek beren ordezotza-mailaren heinenan aurkeztuko dituzte.

Ondorengo hau esan behar du:

Administrazio eta Zerbitzuetako langileen bi ordezkari; sindikatuek ordezkotza-mailaren arabera proposatutakoak.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik. 

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat octies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten: 

Honako hau dion lekuan:

Norbanako-jabetzapeko ikastetxeetako bi arduradun; hauek beren erakundeek bakoitzaren ordezkotze-mailaren heinean aurkeztuko dituzte.

Ondorengo hau esan behar du:

Ikastetxe pribatuetako bi ordezkari, beren elkarteek duten ordezkaritzaren arabera proposatutakoak. 

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA:

Bat nonies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan:

Langileen sindikatuen izeneko hiru ordezkari eta ugazaba-erakundeen izeneko beste hiru, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko eremuan duten ordezkotza-mailaren heinean.

Ondorengo hau esan behar du:

Langileen sindikatuen hiru ordezkari eta enpresa-elkarteetako beste hiru, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko eremuan duten ordezkotze-mailaren arabera.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA:

 Bat decies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan: 

Hezkuntza-Arduralaritzako lau ordezkari; hauek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailburuak hautatuko ditu.

Ondorengo hau esan behar du:

Hezkuntza Administrazioko lau ordezkari, Hezkuntza alorrean eskumena duen sailburuak izendatutakoak.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat undecies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten: 

Honako hau dion lekuan:

Hezkuntza-alorrean izen haundiko diren lau lagun; hauek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailburuak hautatuko ditu.

Ondorengo hau esan behar du:

Hezkuntza-eremuan izen handia duten lau pertsona, Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailburuak izendatutakoak.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat duondecies artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan:

Euskadiko Udal-Elkarte edo Baterakundeek beren ordezkotza-mailaren heinean eta, beti ere, Kondaira-Lurralde bakoitzako Kontseilari bat gutxienez bertan izatea bermatuz salo egindako Toki-Arduralaritzako hiru ordezkari.

Ondorengo hau esan behar du:

Euskadiko Udal Administrazioaren sei ordezkari, Euskadiko Udalerrien Elkarte edo Federazioek beren ordezkotze-mailaren arabera proposatutakoak, betiere, gutxienez Lurralde Historiko bakoitzeko ordezkari bana bermatuz.

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik.

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bat terdecies  artikulua GEHITZEA Lege Proposamenari, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duenari, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legeko 10. artikuluko ondorengo gidoia aldatzea proposatzen baiten:

Honako hau dion lekuan:

Euskadiko Gazteriaren Kotseilu Nagusiko ordezkari bat. 

Ondorengo hau esan behar du:

Euskadiko Gazteriaren Kotseilu Nagusia-Consejo General de la Juventud de Euskadiko ordezkari bat.

ZIOA: Testua egokitzea genero-ikuspegitik eta erakunde autonomoaren izen ofiziala jartzea.

 

  1. ZUZENKETA. ALDATZEKOA: 

ALDATU egiten da Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen Lege Proposameneko bigarren artikulua, jarraian idatzita bezala geratzen dena: 

Honako hau dion lekuan: 

Lurraldeko irakaskuntzako kooperatiben ordezkari bat.

Ondorengo hau esan beharko du: 

Lurralde Historikoko irakaskuntzako kooperatiben ordezkari bat, ordezkotze-mailaren arabera.  

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta testua egokitzea, genero-ikuspegitik. 

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bigarren bis ZUZENKETA GEHITZEA Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen Lege Proposamenari, zeinaren bidez Urriaren 28ko Euskadiko Eskola Kontseiluen 13/1988 Legeko 22. artikuluko ondorengo gidoiak aldatzen diren:

Honako hau dion lekuan:

Honako hauek izango dira Kondaira-Lurralde bakoitzeko Eskola-Kontseiluko kide:

  • Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako hiru irakasle.
  • Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako ikasleen bi guraso.
  • Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako hiru ikasle.
  • Arduralaritza eta Zerbitzuetako lanarigoaren izeneko bat.
  • Norbanako-alorreko ikastetxeen izeneko bat.
  • Ikastolen Lurralde-mailako Baterakundearen izeneko bat.
  • Langileen sindikatuen izeneko bat eta ugazaba-erakundeen izeneko beste bat.
  • Udalen izeneko bi.
  • Foru-Diputazioaren izeneko bat.
  • Hezkuntza-Arduralaritzaren izeneko bi.

Ondorengo hau esan behar du:

Honako hauek izango dira Lurralde Historiko bakoitzeko Eskola-Kontseiluko kide:

  • Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako hiru irakasle.
  • Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako ikasleen bi guraso.
  • Lurraldeko unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako hiru ikasle.
  • Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
  • Ikastetxe pribatuen ordezkari bat.
  • Langileen sindikatuen ordezkari bat eta enpresa elkarteen beste bat, beren ordezkaritzaren arabera.
  • Lurralde HistorikokoUdalen bi ordezkari.
  • Foru Aldundiaren ordezkari bat.
  • Hezkuntza Administrazioaren bi ordezkari. 

ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa, testua genero-ikuspegitik egokitzea eta argitasuna hobetzea. 

 

  1. ZUZENKETA. GEHITZEKOA: 

Bigarren ter ZUZENKETA bat GEHITZEA Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen Lege Proposamenari, Urriaren 28ko Euskadiko Eskola Kontseiluen 13/1988 Legeko 22. Artikuluko ondorengo gidoia ezabatzea proposatzen duena. 

Ezabatu egiten da:

Ikastolen Lurralde-mailako Baterakundearen izeneko bat.

ZIOA: Segurtasun juridikoa hobetzea, legeko Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoarekin bat.