Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Euskal Sozialistek PSOEren kudeatzaileari eskatu diote behar-beharrezkoak diren boto kopuruarekin zehazteko abstentzioa

Idoia Mendiaren ustez, PSOEk ezin du bere kapital politikoa inbestidurarako saioan eman baterako botoa emanez, ez baitago trukean ordain politikorik

1. argazkia
La Comisión Ejecutiva del PSE-EE se ha reunido esta mañana en Bilbao | FOTO: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboak goizean eta aho batez erabaki du PSOEko kudeatzailerengana jotzea eta ondokoa eskatzea: Mariano Rajoyren inbestidurarekiko abstentzioa 11 botoz zehazteko, hots, Batzorde Federalak erabakitakoa betetzeko beharrezkoak direnen bidez.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, kudeatzaileari eta sozialisten parlamentu-taldeari “abstentzio teknikoa” izenekoa sustatzeko gonbitea egin zien, Alderdi Sozialistak mehatxatzen duen haustura saihestearren.  “Une honen kudeaketa oso garrantzitsua izango da PSOEren gerorako, eta ezin du inolaz ere PPri kapital politiko osoa eman; gainera, bozketak ez du parlamentari sozialista guztien baterako bozketa exijitzen, eta beharrezkoak diren abstentzioekin konpon daiteke”, azaldu du Idoia Mendiak.

Euskal Sozialisten ustez, abstentzioak —PSE-EEk behin eta berriz eta jendaurrean onartu ez badu ere baina Batzorde Federalean onartu da— ez du “prezio politikorik”, eta arrazoi instrumentalari baino ez dio erantzuten. Hori dela eta, parlamentari guztiek ez dute zertan aho bateko irizpidea adierazi. Gainera, bestela, ez dator bat Batzorde Federalaren errealitatearekin, ezta militante gehienen iritziarekin ere.

“Ezin diogu PPri eman PSOEren balio politiko osoa parlamentu-taldearen aho bateko boto baten bidez, batez ere 11 boto baino ez dituelako behar inbestidurarako.  Ez badago ezer horren truke, ez bada akordiorik egin, oposizioa zuzendu nahi badugu eta eskuineko politiken aurrean beste aukera batzuk aurkeztu nahi baditugu, nahikoa da gutxieneko akordio batekin, Rajoy aukeratua izateko beharrezko denarekin, baina ezin ditu sozialisten artean hausturarik sortu eta ezin dio alderdiari min egin”, esan du Idoia Mendiak. Horrez gain, kudeatzaileari eskatu dio “ahalik eta inteligentziarik handienarekin” kudea dezala.