Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Euskal Sozialistok "subiranotasun-agendaren alde baino gizarte-agendaren alde egingo dugula" azaldu du Idoia Mendiak

Idazkari nagusiaren ustez, Espainian gobernurik ez edukitzeak eta hirugarren aldiz hauteskundeak egiteko aukerak “kanpaina osoa baldintzatu duen zarata politiko eta mediatikoa sortu dute eta zailagoa egin dute gure mezua igortzea”

Onartzen du Sozialistek ezin izan dutela “hautesle guztiak mugiarazi”, eta horrek “kezkatzen gaitu eta hausnarrarazten gaitu”

Batzorde Exekutiboak Batzorde Nazionalerako deialdia egin du urriaren 5era, asteazkena, euskal politikan irekitzen diren aukerak kontrastatzeko eta egungo egoera bihurtzeko moduko neurriak hartzeko

1. argazkia
Idoia Mendia, en la sede del PSE-EE Euskadi en Bilbao, tras la reunión de la Comisión Ejecutiva | Foto: Socialistas Vascos

 

Euskal Sozialisten idazkari nagusia Idoia Mendiak onartu du Batzorde Exekutiboa ez “dagoela pozik igandean hauteskunde autonomikoetan lotutako emaitzekin”. “Ezin izan ditugu gure hautesleak mugiarazi”, onartu du Mendiak. Baina “zauriak miazkatzen gelditu beharrean”, Euskal Sozialistek “gure eragin eta ekimen politiko osoa erabiliko dugu denok hartzeko moduko Euskadi bermatzeko, non inor ez den baztertuko aberatsago edo behartsuago izateagatik edo euskaldunago izateagatik edo ez izateagatik”.

Idoia Mendiak azpimarratu du 9 legebiltzarkide sozialistek hauteskunde-kanpainan esandakoaren arabera jokatuko dutela eta "subiranotasun-agenda baino, agenda sozialaren alde egingo dute”. “Egun bederatzi legebiltzarkide sozialista ditugu eta gogor egingo dute lan Euskadin desberdintasunen aurka, zerbitzu publikoen alde, kalitate oneko enpleguaren alde eta gure ekonomia eta euskal Administrazioa modernizatzearen alde”, gainerartu du.

Zarata politiko eta mediatikoa

Mendiak esan du Espainian gobernu ez izateak eta hirugarren aldiz hauteskundeak egiteko aukerak “zarata mediatikoa eta politikoa” sortzen dutela, eta giltzarriak izan direla “gure mezua igortzeko orduan, zailagoa izan baita".

Horrez gain, abstentzioa handiagoa izan da eta alderdi berriak daude. Hori guztia dela eta, 21.000 boto gutxiago lortu dira udal eta foru hauteskundeekiko (hauteskunde horietan ez zuen Elkarrekin-Podemosek parte hartu).

Edozein modutan, Mediak bere ardura hartu du gain eta esan du Euskal Sozialistok “hausnartu behar dugula” emaitzen inguruan. Hori izango da hurrengo Batzorde Nazionalaren helburua. Batzorde Exekutiboak egin du horren deialdia egin du urriaren 5era, asteazkena, “euskal politikan irekitzen diren aukerak kontrastatzeko eta egungo egoera bihurtzeko moduko neurriak hartzeko”.

Idoia Mendiak eskerrak eman die Euskadin PSE-EE bozkatu zuten 126.139 herritarrei, eta berriz adierazi du konpromisoa dutela hurrengo legegintzaldian gizarte-agendan, euskal herritarren benetako agendan, arreta jartzea nahi duten pertsonekiko”. “Herritarrek Euskadiko laugarren indar gisa kokatu gaituzte, baina gehiengoak lortzeko indar nagusietako bat ere bagara”, aipatu du.