Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   “Construir para convivir” liburuaren aurkezpena

Idoia Mendiak adierazi du “Construir para convivir” obrak Euskal Sozialistek ezberdinen arteko adostasunaren alde egindako apustua islatzen duela

Nafarroako presidenteak, María Chivitek, Idoia Mendiaren “Construir para convivir” liburuaren aurkezpenean hartu du parte. Maríarentzat, Ramón Rubialen legatuaren “oinordeko intelektuala” da Idoia

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, acompañada de la Presidenta de Navarra, María Chivite, durante la presentación del libro "Construir para convivir" | Foto: Socialistas Vascos.

“Construir para convivir” 2014 eta 2019 bitartean Euskadin eta Espainian bizitako garai politikoaren kontakizuna da, Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusi aritu den aldiarena, hain zuzen. Berrogeita hamar inguru testu, mintzaldi, ideia eta proposamenek osatutako ibilbide bat da. 2014ko irailaren 14 batean abiatzen da, noiz eta Mendia PSE-EEko buru hautatu zuten egunetik, alderdi sozialista “ekaitz erdian astinduta” zelarik “ontziaren lemari irmo eutsiz” ur gainera irten bitartean

 “Pankartaren atzean gera gintezkeen, baina nire lehen erabakia euskal herritarren ongizateari laguntzea izan zen, Euskadiko Aurrekontuak onartuta”, gogoratu du Idoia Mendiak liburu honen aurkezpen ekitaldian. Bertan izan da Nafarroako presidentea ere, María Chivite, beste 200 pertsona baino gehiagorekin batera.

Idoia Mendiak adierazi du liburu honek herriaren aldeko apustua islatzen duela, “Euskal Sozialistek ezberdinen artean akordioak lortzeko eta erakundeen jarduna herritarren agendara zuzentzeko, eta ez identitatearen zirkulu itxira, egin izandakoa”.

Bere liburuan, PSE-EEko buruzagiak eskaintza egiten die “erresistitu zutenei”, terrorismoari aurre egiteaz gain “egungo Euskadi ere eraiki” baitzuten.

“Galdu ezin dugun aukera bat dugu aurrean: hemen, Euskadin, gertatu den memorian oinarritutako bizikidetza sortzea, inongo biktimez ahaztu gabe, baina guztiok lekua izango dugun herri bat eraikitzea, batez ere. Hori da sozialistok dugun misio nagusia, horixe izan baitzen ETAren helburua: herrialde honen aniztasunarekin akabatzea, eta sozialistok gara aniztasun horren bermea”, azaldu du.

Mendiak uste du PSE-EE dela “erradikalismoen aurkako euste-horma”. “Hemen muturreko nazionalismoak izan daitezke, baina Espainian eskuinak politika egiteko duen moduari aurre egin dion euste-horma izan gara”, ihardetsi du.

Sozialisten helburua beti izan da euste-horma bat izatea era guztietako erradikalismoen aurrean. Eta erakutsi dugu sozialismoa dela konponbidea. Bada politika egiteko beste modu bat. #ConstruirParaConvivir pic.twitter.com/20zxrvKtep

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 17, 2019

PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, “euskaldun, nafar eta espainiar izateko era guztiek toki izango duten” Euskadi, Nafarroa eta Espainia eraikitzera deituta daude sozialistak. “Ezberdinen artean akordioa bilatzeak, aniztasuna aitortzeak, biraoak, gure izen onaren galaraztea eta gezurrak ekarri izan dizkigu, hainbat eta hainbatetan, María Chiviteri eta niri”. “Gezurra dirudi gaur egunean ere hainbat politiko lubakiak eraikitzen aritzea, aurkaria eraitsi beharreko norbaitzat hartzea eta politika egiteko deskalifikatzen eta aurkaria suntsitzen ibili behar izatea”, gaineratu du.

María Chivite

María Chivite Nafarroako presidenteak eskerrak eman dizkio Idoia Mendiari ekitaldi horretara gonbidatzeagatik eta, batik bat, haren Gobernuaren inbestidura saioan, “oso une gogorrean”, izateagatik.

Hain zuzen, Chivitek azpimarratu egin du sozialisten egitekoa Nafarroan “ezberdinen arteko bizikidetza” bermatzeko, garaiak aldatu direla ulertzen ez duten alderdi politikoak baitaude. “Ez dugu utziko beste batzuk erabaki diezaguten nola gobernatu behar dugun edo norekin gobernatu behar dugun”, esan du.

Nafarroako presidenteak eskuina kritikatu du, “erakundeak eurenak direla eta eurek parte hartzen badute baino ez direla gobernuak legezkoak” uste duelako. “Ez dugu utziko bazterkeria, sektarismo edo inposizio zaleek ezarri diezaguten bidea” sozialistoi eta haren Gobernuari.

Chivitek “ondasun komunaren kudeaketa eraginkorraren” aldeko apustu egiten du eskuinaren erasoen aurrean, erabateko “normaltasun eta leialtasun instituzionalaz”