Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Energia-pobrezia

Idoia Mendia pozik energia-pobrezia Espainiako erakunde-agendan sartu delako Euskadin hori lortu ondoren

1. argazkia
Idoia Mendia, en una foto de archivo | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, adierazi du pozik dagoela energia-pobrezia Espainiako Gobernuaren agendan sartu delako, Euskal Sozialistek Euskadiko Gobernuaren agendan sar dezaten lortu ondoren. Hasieran, aurrekontuen bidez sartu zuten, eta ondoren, EAJrekin sinatutako akordioaren berariazko konpromiso gisa.

Azken urteetako euskal aurrekontuak onartzeko ezinbesteko baldintza bat jarri zuen Idioa Mendiak: argia eta gasaren fakturak ordaindu ezin dituzten eta zenbait arrazoirengatik beste laguntza batzuk eskuratu ezin dituzten familiei arreta egiteko berariazko partidak jasotzea.

2016an partida hori biderkatu da, eta horri esker, ez zaio hornidura eten Euskadiko 1.400 familiari. Azken urteetako sozialisten ekintza garrantzitsuenetako bat izan da, baita diru-sarrera txikiak dituzten 100.000 pertsonarentzako baino gehiagorentzako botikak berriz ordaintzeagatiko konpentsazioak, edo orain dela hilabete batzuk etxebizitza eskuratu ezin zuten eta orain eskuratu duten hainbat pertsonentzako neurriak ere.

Gerora begira, legegintzaldi berrirako, Euskal Sozialistek ondoko helburua dute: baztertze-arriskuan diren pertsonek laguntzak jasotzeaz gain, laguntzarik gabe bizitzeko aukera emango dien esparru arautzailea egitea, soldata-baldintza duineko lan bat eginez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren pean ez egoteko; baita, Euskadiren eskumen-esparruan, kontsumitzaile ahulenei babesteko berezko esparru baten bidez ere. 

Horren harira, Sozialistek nabarmendu dute euskal legegintzaldi honetako gobernagarritasuna bermatzeko izenpetu duten akordioak gain hartzen du energia-pobreziari aurre egiteko konpromisoa; horretarako, onartzen du herritarren sektore ahulenengan duela eragina, eta "botere publikoek horretan jarri behar dutela arreta joera hori aldatzeko edo larriagotu ez dezan, pertsonen bizi-kalitatean, duintasunean eta osasunean baitu eragina".  “Hori dela eta, energia-pobreziari aurre egiteko araua sustatuko dutu”, dio itunak.

Euskadirako dagoeneko aurreikusi den arauak aintzat hartuko ditu Sektore Elektrikoa aldatzeko hartutako akordioaren ondoriozko betebehar publikoak, baina Idoia Mendiak azpimarratu du oso garrantzitsua dela “energia-pobrezia Espainiako Gobernuaren agendan sartzea; Euskadiko gobernuaren agendan guk sartu ondoren lortu da hori”.

“Gizarte-agendak markatzen ditu gure erabaki guztiak, iraganekoak zein gerokoak.  Herritarren eskaerak errealitate eta konponbide bihurtzen ditu.  Herritarren ordezkariok badugu hori egiteko eremu bat: erakundeak.  Beste batzuek Kongresuan aulkiak dituzte, baina pankartarekin jarraitzen dute, erabaki hau nahikoa ez dela salatzen dute.  Ahaztu egin dute orain dela bederatzi bat urte aukera izan zutela anbizio handikoak izateko, Espainiako Gobernuan zuzkiduren mozketa galaraziko zuen lehen erabakia hartu ahal izan zuten.  Erabakia berandu iritsi dela uste duten Espainiako familien aurrean erantzun beharko dute.  Euskal Sozialistok lekzioa ikasiko zutelakoan gaude, eta Euskadin ezin dira atzeratu purutasun ideologikoagatik eta hurrengo hauteskundeetan pentsatzen egoteagatik”, esan du amaieran Idoia mendiak.