Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   II. Oroimen Hegoak 2019 sariak

Idoia Mendiak uste du PPk Gernikako Estatutuari egindako erasoa «gure oroimenari eginiko irain» bat dela

Euskadiko Gazteria Sozialistek Oroimen Hegoak 2019 sariak eman dizkiote gaur Proyecto 43_2 teatro taldeari, Arantza González El Diario Vascoko kazetariari eta Patxi López lehendakari ohiari

1. argazkia
María San Miguel (Proyecto 43-2), Patxi López y Arantza González (Diario Vasco), han recibido los Premios Oroimen Hegoak 2019 de JSE-Egaz | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur esan duenez, PPk Senatuan Estatutuaren aurka bultzatutako ekimenak «gure oroimena iraintzen du, eta, gainera, Euskadirako transferentziak geldiarazi dituzte». Idoia Mendiak gogora ekarri du sozialistek elkarbizitza eraikitzeko egindako ekarpena, alegia, Gernikako testuari egindakoa, eta PPri leporatu dio aurrerapeneko eta gizarte-kohesioko mailak ezereztea, hain zuzen ere, aurrerapena eta garapena ahalbidetu dutenak.

«Sozialistok euskal autonomia eraiki genuen 1936an, kartzela jasan genuen frankismoan eskubideak eta askatasunak defendatzeagatik, eta gure autonomia berreskuratzeko lehen Eusko Jaurlaritza zuzendu genuen diktaduraren ostean, aktiboki parte hartu genuen 1979ko Estatutuan eta hori guztia defendatzeagatik terroreko lau hamarkada jasan ditugu. Ez da nazionalisten kontua, elkarbizitza-proiektu bat baizik. Eta PPk aste honetan Estatuarekin egin duena gure oroimena iraintzea izan da», ziurtatu du.

Idoia Mendiak, Oroimen Hegoak sarien –Euskadiko Gazteria Sozialistek ematen dituzte– banaketari amaiera eman dionak, popularrei aurpegiratu die hauteskundeetarako etekinak lortzen saiatzea, adibidez, Goi-Ganberan onartutako ekimenen bitartez. «Boto batzuengatik Estatutuak tartean dakarrena ezerezten da, baita bere betekizuna eta gizarte-aurrerapeneko eta -kohesioko maila handiak ekarri zizkigun haren garapena ere, terroristek hautsi nahi izan zuten akordio handi hori, gure bizitza propioarekin babestu duguna», azaldu du.

Sari horien, elkarbizitzari ekarpen nabaria egin dioten pertsonak eta erakundeak aitortzen dituztenen, banaketan, PSE-EEren idazkari nagusiak gogora ekarri ditu terrorismoak hildako sozialistak, adibidez, Fernando Buesa, Enrique Casas edo Isaías Carrasco, eta, horrez gain, krimen horiek hauteskunde-kanpainekin bat egin zutela aipatu du.

«Hiru erailketa beldurgarri horiek egin zituzten familia pertsonal eta politikoei utziko zioten sufrimendua berdin zitzaielako, eta, gainera, herritarrek txartelean gure siglak askatasunez hautatzeko aukera deuseztatu nahi zutelako. Proposamen sozialista edo beste edozein hautatu nahi zuen hainbeste jenderen nahia bahitu nahi zuten. Aukeratu nahi zuen jendearena», azaldu du.

Idoia Mendiak gogorarazi duenez, ETAk pluralitatearekin amaitu nahi zuen eta, hain zuzen ere, terrorismoari eutsi egin zitzaiola pluralitate hori bermatzeko. «Horri egin behar izan genion aurre. Eta oraindik egin behar diogu aurre. Honaino zergatik iritsi garen ahaztu ez dezagun. Ahaztu ez dezagun asko gal dezakegula baldin eta pertsona bakar batek gertatu zena justifikatzeko arrazoirik badu. Gizarte osoari eragiten dio zeregin horrek», esan du.

Horrez gain, Proyecto 43-2 teatro-konpainiaren eta Arantza González Egaña El Diario Vasco egunkariko kazetariaren lanak goraipatu ditu. Beren esparruetan aitortuak dira oroimena mantentzeko eta terrorismoari zilegitasuna kentzeko eginiko lanagatik. Halaber, gogora ekarri du ETAk Patxi Lópezen Gobernuan parte hartu zuten guztiei eginiko zuzeneko mehatxua. Hain zuzen ere, Patxi Lópezek jaso zuen atzo sari instituzionala 2009 eta 2012 urteen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari lanagatik.

«Lehenik esan ziguten aurrekoaren Gobernu ezberdinik ezingo zuela egon, eta ausartu ginen. Ondoren, beren nahiei erantzun gabe ETA ez zela amaituko esan zuten. Baina lotsaren harresiak desegitera ausartu ginen eta elkarbizitzaren oinarriekin aldatu genituen. Biktimei eginiko irainen aztarnak desegin genituen eta Espainiako Gobernuari lagundu genion topaguneak aurkitzeko», azaldu du Mendiak, zeinak gogorarazi duen gaur 10 urte betetzen direla Gobernu horrek ETAren amaiera ziurtatu zuenetik.

Idoia Mendiak gogorarazi duenez, datozen hauteskundeak askatasuna defendatzeko une politiko garrantzitsuak izango dira. «Ez daude jokoan soilik garapena eta herrialde edo udal baten gobernagarritasuna. Pluralitatea behin betiko sendotzea dago jokoan. Garaipen morala dago jokoan, zeinari esker gordetzeko hain zaila izan den aniztasuna desegiteko edozein saiakera indargabetuko duen», adierazi du. Eta defendatu duenez, Pedro Sánchezen Gobernua «ezberdinen arteko elkarrizketarako tresnak erabiltzen ari da, hain zuzen ere, legea eta printzipio etiko ukaezinak, terrorea garaitzeko eta ETArekin amaitzeko erabili genituenak».