Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Idoia Mendiak dio “autogobernua eta aginte bakarra bateragarriak” direla, eta gobernuen eta alderdien arteko “elkarrizketara” deitu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur adierazi du "autogobernua eta aginte bakarra”, Espainiako Gobernuak ezarritakoa koronabirusaren kontra borrokatzeko, “bateragarriak” direla eta datozen asteetan "elkarrizketa gehiago beharko dela” Euskadiko eta Espainiako gobernuen artean deseskalada faseari heltzeko, eta baita Euskadin bertan ere, euskal alderdien artean.

1. argazkia

Euskadi Irratiari emandako elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak esan du alarma dekretuak ez duela autogobernua baliogabetu, "zenbaitek hori ulertzera eman nahi izan duten arren”. Bere iritziz, “egoera larri eta berealdiko” baten aurrean gaude eta, horrenbestez, garrantzitsua da “zuhurtziaz” aritzea eta “igurikapenak kudeatzea”. “Deseskalada fasean osasun adituen aholkuei jarraitu beharko zaie, COVIDaren kontrako borrokan irabazi dugun guztia galdu gabe”, adierazi du.

Mando unikoa eta autogobernua bateragarriak izan behar direla uste dut eta garbi utzi dut gaur @euskadi_irratia-n.

Alderdi Sozialistan autogobernuan sinesten dugu eta bigarren fase honetan gehiago hitz egiteko beharrean gara, Espainian eta Euskadin.#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/UQXzLyLN6q

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 20, 2020

Eremuen arabera irizpide ezberdinak aplikatzeari buruz, azpimarratu du egoera ezberdinak ematen direla autonomia erkidegoetan ere, eta beraz, erakundeei legokiokeela onartuko diren neurriak adostea, “zein ereduri jarraituko zaion” zehazteko. “Ziur nago aste honetan, gobernuen arteko elkarrizketan eta batera lan eginez, zehaztuko dela deseskalada fasea", adierazi du.

Mendia oso kezkatuta agertu da koronabirusaren krisiak merkataritza edo autonomoen gisako sektoretan utziko duen egoera ekonomikoarekin, eta esan du erakunde guztiak ari direla pentsatzen “bukaera egunean ekonomia nola suspertu”.

“Ekonomiaren egoera kezkatzekoa da, baina ez dago ekonomiarik osasunik gabe. Ezin dugu galdu orain arte irabazitakoa”, esan du. Horren aurrean, adierazi du koronabirusaren krisiak “Aurrekontuei itzuli bat ematera” behartuko duela, hazkundean zen fase batean egin zirelako, eta “lehentasun berriak finkatu" beharko direla. “Berealdiko egoera baten aurrean gaude, eta dena birpentsatu beharra dago”, erantsi du.

Mendiak garrantzia kendu die administrazioen arteko errietei, eta “erakunde guztien artean (udalak, aldundiak, euskal eta espainiar gobernuak...) lan egitera” dei egin du, krisitik irtetea “koordinazioarekin eta leialtasunez” gauzatzeko. "Guztiok helburu berberen inguruan lerrokatu behar gara”, esan du.

Datozen hilabeteetan berrikusi beharreko gairik garrantzitsuenen artean, adinekoen egoitzak aipatu ditu, baina esanez ez dela izan behar soilik "publikoaren edo pribatuaren arteko diskurtsoa”, baizik eta “nola sortu sistema bat jendea euren etxeetan denbora gehiagoz egon dadin”, sistema telematikoen, monitorizazioaren edo tutoretzapeko apartamentuen ereduaren bidez. Ildo horretan, gogoratu du Euskadik esperientzia “aitzindariak” dituela zahartze sektorean, enplegu-sortzaile handiak direla albora utzi gabe.

Euskal Gobernuaren baitan sortutako diferentzien gainean, Idoia Mendiak esan du ez dela eztabaidarik “funtsezko kontuetan”. “Bi alderdi ezberdin gara, baina helburuak partekatzen ditugu”, esan du. Euskal Sozialisten buruzagiak dei egin du “gobernuengan konfiantza izatera” eta sinetsita dagoela esan du “gobernuek duten onena ematen ari direla bataila honetan”.