Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: "PSE-EEk Euskadiko gobernuen bitartez bermatzen du inor marjinatua ez izatea bere ideiengatik"

PSE-EEk plaka batekin oroitu egin du Bilboko lehen Alderdi Sozialistaren 132. urteurrena

Alfonso Gil alkateorde eta Bilboko bozeramaile sozialistak nabarmendu egin du garai berri honetan sozialistek duten erantzukizuna

Victor Trimiñok nabarmendu du gazteek ardura handia dutela lehen sozialisten bideari jarraitzerako orduan

1. argazkia
132 Aniversario de la primera Agrupación Socialista de Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du sozialistak Eusko Jaurlaritzan egotearen ondorioz indartu egin direla zerbitzu publikoak, hala nola osasuna edo hezkuntza zein babes sozialeko sistema; eta, horrez gain, beste eskubide batzuk sendotu egin direla, adibidez, etxebizitzarena. Bilboko lehen Alderdi Sozialistaren 132. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldi batean, Idoia Mendiak ziurtatu du Euskadik, PSE-EEren jarraibideei esker, XXI. mendean ekin beharreko erronka demografikoak, migraziokoak, lanekoak, teknologikoak edo ingurumenekoak finkatu dituela. 

Gainera, euskal gizartearen aniztasuna babestu du. “Sozialistak gobernuan egoteak osatzen du ideiengatik edo sentimenduengatik inor baztertua izango ez denaren bermea. Eta horrela izaten jarraituko du, nik neuk sinatu bainuen hori lehendakariarekin eta EAJren presidentearekin”, azaldu du. 

Alfonso Gil eta Victor Trimiño

Bilboko alkateorde eta bozeramaile sozialistak, Alfonso Gilek, azpimarratu egin du sozialistek ardura handia dutela une honetan, alderdiak erakunde guztietan gobernatzen duelako eta garaia delako “eskubideak murriztu eta kendu ziren aro beltzari amaiera emateko”; izan ere, haren bitartez, PPk gizarteari kalte eragin dio. Eta nabarmendu duenez, Alderdi Sozialista zaharrena da Euskadin, “batzuei gustatuko ez bazaie ere”, eta duela 132 urte hainbat pertsonak Bilboko lehen alderdia abian jarri zuten zenbait printzipio oinarri harturik.

Alfonso Gilek, halaber, bakea lortzeko sozialistek  betetako papera goraipatu du, bereziki, Rodríguez Zapateroren gobernuarena, “askatasuna ukatua izan dugunok asko baloratzen baitugu bakea”.

Bestalde, Bizkaiko Gaztedi Sozialisten idazkari nagusiak, Victor Trimiñok, azaldu du gazteei harrotasunez betetzen diela garai txarretan eskubideen alde borrokatu zuten militanteak oroitzea, hain zuzen, meatzetan eta fabriketan borrokatu zutenak, faxismoari eta frankismoari aurre egin ziotenak edo ETAren proiektu totalitarioari aurre egin ziotenak. “Borroka horiek denon onurarako izan ziren. Eta horrek, zalantzari gabe, balio handia du”, azaldu du. Jarraian, Gaztedi Sozialistei ohartarazi die “ez dutela eskubiderik beste nonbaitera begiratzeko, hainbat eta hainbat gaztek asko espero baitute haiengandik”, eta ausardiaz aritu behar direla beren garaiari aurre hartzeko eta aro berri honek eskatzen dituen eraldaketak burutzeko.