Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Politika Orokorreko Osoko Bilkura

Idoia Mendia: “PSE-EE ez da Estatutuarekin lortutakoa aurretik eramango duen inongo trenera igoko”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran talde politikoei eskatu die hurrengo hauteskundeei begira korrituak bilatzeko asmorik gabe lanean aritu daitezela.

Lehendakariari gomendatu dio ahaztu dadila eredu konfederalaz, indarrak batu eta helburu partekatuak lortzeari begira.

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, en el Pleno de Política General celebrado hoy | Foto: Socialistas Vascos

Politika Orokorreko Osoko Bilkura honek Euskal Sozialistoi euskal gizarteari kontuak azaltzeko balio izan digu herrialdearen gobernagarritasuna bermatzean hartu genuen konpromisoaren gainean. Izan ere, Gernikako Estatutuari esker segitzen dugu Euskadi sozial eta aurrerakoia eraikitzen.  pic.twitter.com/ssFHUXbpkU

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 20, 2019

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Eusko Legebiltzarrean ohartarazi du PSE-EEk ez duela arriskuan jarriko Gernikako Estatutuari esker Euskadin lortutako guztia, noiz eta “sikire terrorismoak ere akabatu ezin izan zuen oparotasun handieneko aldian”. Idoia Mendia autogobernuaren garapenari buruz aritu da Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, legegintzaldiko azkenekoa izango denean, Euskadi “elkarren arteko adostasunez eta desadostasunez” hazkundera eraman duen Estatutuaren 40 urte betetzen direla gogorarazteko.

Eta hau esan dio Lehendakariari: “Zuk hona ekarri duzu berriro zure proposamena. Zurea eta zure alderdiarena. Itun politikoarena. Badakizu ez dela gurea. Baina, horrek duen arazorik handiena, batik bat, da partekatzen ditugun helburuak ditugula, baina okerreko bide batetik. Sozialistok ere bermea izango duen autogobernu bat nahi dugu. Baina ez dugu lortuko zuk proposatzen duzun eredu konfederal horren bitartez”. Idoia Mendiak Iñigo Urkulluri gogorarazi dio sozialistak konstituzioa erreformatzearen alde daudela eta eskatu dio ahaztu dezala “eredu konfederala, egungo sistema hobetzeko indarrak batu ditzagun eta bide egingarri eta eraginkorretatik helburu partekatuak lor ditzagun”.

 “Gure historian arrakasta handien izan duen esperientzia, orain bizi duguna, ordeztu nahi duen edozein gauza aniztasunean eta legalitatean oinarrituko beharko du. Eta bidaia horri ekiten badiogu, izan dadila zerbait hobea, integratzaileagoa eta aurrekoiagoa izateko. Baina sozialistok ez gara igoko errailetik irtenez amaituko den eta lortutako guztia amildegian behera botako duen inongo trenera”, azaldu izan du.

Idoia Mendiak lanean segitzeko eskatu die Legebiltzarreko talde guztiei, datozen hauteskunde orokor eta nagusiei begira etekin partikularrak ateratzera geratu gabe. “Hortaz, bada, urte hau nahasteko tentazio horretarako erabiltzekotan den norbait bada, garbi izan dezala sozialistak hori zuzentzeko egongo garela”, ohartarazi du.

Horrez gain, Euskal Sozialisten egitekoa azpimarratu du “Euskadi sozial eta aurrerakoiaren” eraikuntzan, Estatutua sortzen eta krisialdiaren garai latzenetan hori gainditzeko tresna baliagarri zelakoan “erreskatatzen” egindako ekarpenagatik. Eta, gainera, PSE-EEk erakundeen egonkortasunarekin duen konpromisoa azpimarratu du, batik bat Eusko Jaurlaritzan duena, herritarrei benetan kezkatzen diena –asmo nazionalistez  urrun– lehentasun hartuta agenda politikoan.

Ildo horretan, enplegu duina jarri du lehen gaitzat, eta baita beste batzuk ere, hala nola emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasuna eta hortik eratorritakoak, soldata arrakalaren aurkako borroka, kasu, gazteek etxebizitza eskuratzea, turismoa industria jasangarri gisa sendotzea, edo ingurumen krisialdiaren aurkako borroka.

PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzaren inbertsio hirukoitza azpimarratu du: inbertsioa akordioetan, inbertsioa ehun produktiboari laguntzen eta inbertsioa kohesioan, hain zuzen eskubideak blindatzen, desberdintasunak zuzentzen eta hazkunde ekonomikorako giro aproposa bermatzen duen sistema publikoan.

Bizikidetza eta gizarte ituna.- Bizikidetza arloan, Mendiak memoria historikoaren lege baten alde egin du. “Guztien askatasunagatik guztia galdu zutenei zor diegu. Haiei zor diegu, berreskura dezaten lapurtu nahi izan zitzaien duintasuna. Memoria demokratikoaren laguntzaz itxi behar da biktima horiek mespretxatuz zirikatzen segitzen duten zauri hori”, adierazi du.

Eta terrorismoaren ondorioez, berriz, nabarmendu du zilegitasuna kendu behar zaiola norbaitek uneren batean beste gizaki bat erahiltzeko, bahitzeko, baztertzeko, torturatzeko eta jazartzeko erabili izango duen arrazoi orori. “Franco amaitu zen. ETA amaitu zen. Badira oraindik Franco zuritzen dutenak. Badira oraindik ETA zuritzen dutenak. Sozialistok frankismoa eta terrorismoa gaitzetsi izan dugu. Eta ezin dugu onartu oraindik Ganbera honetan eskubide urraketa eta gure eskubideen eraso bakar bat ere erlatibizatuko duenik egotea”, esan du. Eta gogoratu du PSE-EEk bere gizarte-hitzarmenari, zeharkako akordioari eusten diola bizikidetzaren arloan, gizartearen berrarmatze morala ekarriko baitu oinarrizko ideia hau ardatz hartuta: ez lehen, ez orain ez eta gero ez dugula aurkituko terrorismoa edo eskubideen beste edozein urraketa justifikatzen duen inolako arrazoi politikorik.