Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko #A28ko hauteskunde orokorrak

Idoia Mendia: «PSE-EEk ezkerraren espazioa zuzenduko du berriz M26ko hauteskundeetan»

1. argazkia

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak ziurtatu duenez, hauteskundeetako emaitzari esker, PSE-EEk ezkerraren espazioaren buruzagitza izango du Euskadin datozen hauteskundeetan, zeinen bitartez, udal- eta foru-gobernuak erabakiko diren.

«Ulertzen dugunez, jendeak espero du sozialismoak berriz ere zuzen dezala ezkerraren espazioa lur honetan. Eta, halaber, ulertzen dugunez, jendearen egunerokotasunari eragiten dioten politikei arreta emateko akordioak bilatuko ditugula konfiantza du», esan du prentsaurreko batean, non Euskadiko Batzorde Betearazlearen emaitzen analisien berri eman duen.

Idoia Mendiak nabarmendu du iragan den igandean PSE-EEk bigarren postua berreskuratu zuela Euskadiko hauteskunde-mapan. «Igoera nabarmena izan dugu, % 53 boto gehiago lortu ditugu, hau da, 88.000 gehiago», gogorarazi du. Gainera, EAJren emaitzak PPren botoak bereganatzearekin lotu ditu. «Pentsatzen dut erdiko-eskuineko boto-emaile askok EAJ bozkatu dutela babesa hartzeko», adierazi du.

Idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie PSE-EEri bozkatu dioten ia 253.000 euskaldunei, eta, gainera, azpimarratu du Euskal Sozialistak jasotako boto-kopuruaren hazkuntza izugarriak bultzada erabakigarria eman diola PSOEri, Espainian gehiengo nabarmena izateko.

Mendia poztu da igandeko emaitzengatik, «eskubideei eta askatasunei dagokienez, 40 urte atzeratu nahi gintuzten eskuinen itunaren mamua uxatu dutelako». Eta, uste zuenez, hori gertatzeko arriskua zegoen. «Ezkerra mobilizatu egin da hori saihesteko. Hori eskatu genuen, eta lortu dugu», gogorarazi du.

Pedro Sánchezek Espainian lortutako garaipenari dagokionez, ziurtatu duenez, «PSOEk, historikoki, egokien kudeatu du aniztasuna, herrialdearen deszentralizazioa bultzatu zuen eta beste indar politiko batzuekin nahiz autonomia-erkidegoetako gobernuekin elkar ulertzeko gai izan da».

«Sozialistok uste dugunez, aro hori amaitutzat jo behar dugu, eta garai horretan zehar beste batzuek oztopatu dituzten komunikazio-bide denak berrezarri behar ditugu. Horretarako, beste ikuspegi bat gureganatu behar dugu denok. PSOEk dagoeneko prest dagoela adierazi du, baina, ikusi dugunez, eskuinek eta independentistek ez dute behar bezala erantzun. Pentsatu nahi dugu hori ere aldatuko dela», argudiatu du.

Udal-zerrendak

Idoia Mendiak nabarmendu duenez, PSE-EEren helburua da hauteskunde orokorretako emaitza berdinak lortzea udal-, foru- eta europar-hauteskundeetan. «Sozialistok sendotasun berezia dugu zuzentzen ditugun udaletan eta gobernuaren parte garenetan, hiru hiriburuetan zein beste udalerri txikiago batzuetan. Baina, antzeman dugunez, bultzada handia jaso dugu beste garai batzuetan zuzendu genituen hainbatetan, hala nola Barakaldon eta Ezkerraldeko gainerakoetan; Errenterian edo Andoainen –Gipuzkoan–; edo Vitoria-Gasteizen. Eta orain prest gaude udal horiek berreskuratzeko, indartsuago eta konfiantza handiagoarekin», azaldu du.

Euskal Sozialisten buruzagiak azaldu duenez, PSE-EEk hautagaiak izango ditu euskal lurralde gehienean, guztira, 2.335 hautagai izango ditu 205 udalerritan, alegia, euskal herritarren % 99 biltzen dituztenetan.

Bizkaian, 112 udalerritik 88tan aurkeztuko ditu zerrendak PSE-EEk, duela lau urte baino lau gehiagotan; 1.093 hautagai izango ditu, eta herritarren % 98,42ren gaineko eragina ere bai. Araban, 51 udalerritik 47tan aurkeztuko da, 364 hautagai izango ditu biztanleen % 99,12rako. Eta, Gipuzkoan, 878 izango ditu 70 udalerritan, 88 udalerritik, aurrekoan baino bat gehiagoan, eta horiek biztanleen % 99,27 barne hartzen dituzte.