Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard irratsaioan

Idoia Mendia: «Pedro Sánchezen PSOEri bozkatzea da eskuindarrei gelditzeko bozkatzea»

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, balio konstituzionalak kolokan egongo dira #A28tik aurrera Pedro Sánchez Espainiako presidente ez bada


Mendiak salatu duenez, eskuindarrak zalantzan jartzen ari dira hainbat eskubide, hala nola sexu- eta pentsamendu-askatasuna, «eta orain esaten ari dira manifestatzeko askatasunik izango ez dugula»

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, en el programa Boulevard de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, «balio konstituzionalak kolokan daude» Espainian, datorren #A28an ultraeskuindarrak Diputatuen Kongresuan sartzea mehatxu handia delako, postulatu horiek jarraitzaile ugari hartzen ari baitira.

Mehatxu horien aurrean, Mendiak adierazi duenez, «guk geldituko ditugu eskuindarrak. Horregatik, gehiengoa lortu nahi dugu, Pedro Sánchezek gobernatzeko aukera izan dezan eta eskuindarrak gelditzeko.

Mendiak azaldu duenez, sozialisten jarrera irmoa duten bitartean, EAJk zalantzak ditu, Joseba Egibar EAJren legebiltzarreko bozeramaile eta GBBren presidenteak esan baitu «Madrilera joan nahi duela talde parlamentarioarekin autodeterminazioa defendatzeko»; beste buruzagi jeltzale batzuek, ostera, esan dute PPren ustezko gobernuarekin elkarrizketatuko zirela. «Guk ez dugu hori inola ere egingo. Gure botoek Espainia irekia, anitza, tolerantea eta denontzako tokia ematen duena sustatuko dute», ziurtatu du.

Euskal Sozialistak «ahalik eta babes gehiena lortzen saiatuk dira Euskadiren eta Espainiaren ongizaterako». «Pedro Sánchezek elkarrizketa bere egin du, eta bere gobernu-ekintza nagusia bihurtu du. Oso positiboa izan da, eta horrela izaten jarraitu behar du», adierazi du.

Baretasuna Euskadin

Idoia Mendiak azpimarratu duenez, Euskadin baretasuna dago, Katalunian ez bezala, eta gogora ekarri duenez, «Euskal Sozialistek ekarpen handia egin diote baretasun instituzional horri. Horri esker, gainera, Euskadin Espainia osoko langabezi-tasa txikiena dago».

Transferentziak

Mendiak, halaber, hauteskunde orokorren aurretik Gobernu Zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ezarritako egutegiko lehen zazpi transferentziak egitea espero du, baina ezin duela bermatu esan du.

«Espero dut horrela izatea. Garrantzitsuena da Gobernu bien arteko erakunde-akordioa: Gernikako Estatutua errespetatzea, hura betetzea, eta, batez ere, legearen barruko euskal herritarren onurarako elkarrizketa balioztatzea, azkenean, autogobernua tresnarik onena da gure herritarren bizitza hobetzeko», ziurtatu du.

Hortaz, azaldu duenez, transferentziak negoziatzen dituztenean «helburua ez da gehiago edukitzea, baizik eta denon onurarako kudeatzea». «Pedro Sánchezen gobernua asko ari da lan egiten hori gertatzeko eta Gobernuen arteko transferentzien egutegia gauzatzeko. Lehen transferentzia sortan aurrerapenak egiten ari dira, Gobernu biak elkarrizketak izaten ari dira eta agiriak trukatzen ari dira», zehaztu du.