Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Klimaren Astea

Idoia Mendia: “Euskadin sozialistak konprometituta gaude krisi klimatikoaren kontratuko borrokan"

Idazkari nagusiak PSE-EEk bultzatutako erakunde-ekintza azpimarratu du, bai Ingurumen Sailetik bai udaletxe eta aldundietatik, mugikortasunaren jasangarrirako planekin edo hondakinen kudeaketari emandako konponbideekin

1. argazkia

Krisi klimatikaoren aurrean Euskal Sozialistek duten konpromisoa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean egindako lan osoan biltzen da, baina baita gure udaletxe eta aldundietan abian jarritako estrategietan ere. Klimaren Asteak ezinbesteko kontzientziazioan jartzen du egun hauetan fokua, beraz, dei egiten dugu antolatu diren mobilizazio eta grebetan parte hartzera, baina baita behar-beharrezkoak diren ekintza zehatzetan ere. Hitzordua, beraz, aukera ederra da erakundeetan PSE-EE egiten ari den ahalegina besteen katramilekin alderatzeko, ”ekologismo politikoaren” pankarta atzean tokiaren bila borrokan ari baitira.

“Krisi klimatikoa da espezie modura dugun arazo larri zein premiazkoena. Geuk sortu izan dugu, eta badakigu estrategia global batekin baino ez ditugula gutxituko haren ondorioak”, azaldu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak. Eta hau gogoratu du: “Euskadin sozialistak konprometitua gaude krisi klimatikoaren kontrako borrokan. Klima Larrialdiaren Adierazpena eta Klima Aldaketari buruzko Legea bultzatu ditugu", PSE-EEk Eusko Jaurlaritzatik sustatutako bi erantzun sendo, alegia. Horrez gain, nazioarte mailako hausnarketako topaguneak sustatu izan ditu, Change the Change, kasu.

Ez gara bestaldera begiratzen hasiko, ez ditugu alboratuko gure bizimoduak atmosferan eta planetaren ekosistemetan sortzen ari diren ondorioak.
Gure konpromiso sozialistak ekitera bultzatzen gaitu. 
Belaunaldi berriek halaxe eskatzen digute #AcciónClimática #ClimateAction pic.twitter.com/Lmk9a0b5ju

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 26, 2019

Beste erakunde batzuetan ere Euskal Sozialistak erantzun bila lanean ari dira Garapen Jasangarriaren Helburuen ildotik, mugikortasunerako planekin eta oinezko lekualdatzeak, garraio publikoa erabiltzea, bizikletaz ibiltzea  bultzatzen duten inbertsioak eginez, bereziki Bilbo bezalako hirietan edo Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru lurraldeetan.

Ahalegin bera jarri izan dugu ingurumen dimentsioaz gain gizarte dimentsioa ere baduen arazo bati konponbidea jartzen, Gipuzkoan Zubietan hondakinak kudeatzeko konplexua abian jarrita, horrek dakartzan ondorio positiboekin, besteak beste CO2 isurpenak gutxitzea.

“Euskal gizartea planetaren zati txikitxo bat gara, baina badugu kontzientzia eta aitzindariak izan nahi dugu klima aldaketari konponbideak jartzen. Ez gara beste aldera begiratzen hasiko, ez ditugu alboratuko gure bizimoduak atmosferan eta planetaren ekosistemetan sortzen ari diren ondorioak. Gure konpromiso sozialistak ekitera bultzatzen gaitu. Belaunaldi berriek halaxe eskatzen digute” adierazi du Idoia Mendiak.