Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan-bilera

Idoia Mendia: “Ezinbestekoa da akordioetara zabaltzea Euskadiren berreraikitze ekonomiko eta sozialean aurrera egiteko eta inor atzean ez uzteko”

• PSE-EEren idazkari nagusiak aitortza egin die alkate eta alkateorde sozialistei COVID-19aren krisiaren aurrean erakutsi duten “erantzukizun politiko izugarriagatik”
• “Erakundeetan gaudenok era koordinatuan lan egiten jakiteak” duen garrantzia azpimarratu du Alfonso Gil, Maider Etxebarria eta Marisol Garmendiarekin burututako bilera telematiko batean, “susperraldian hori giltzarri izango delako"

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la reunión mantenida con los tenientes de alcalde las tres capitales vascas. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak indar politikoen artean “akordioetara heltzeko” beharra defendatu du gaur, COVID-19aren krisiaren aurrean “premiazkoa eta garrantzitsua denari erantzuteko” eta, halaber, "Euskadiren berreraikitze ekonomiko eta sozialean aurrera egiteko eta inor atzean ez uzteko”. “Horixe da sozialismoa, inor atzean uzterik nahi ez dutenen kausa da, justizia soziala eta elkartasuna da; eta konponbideak bilatzeko jarrera politiko bat ere bada, komunitate osoari mesede egingo dioten akordioetara zabalik dena. Lanean jarraitu behar dugu Euskadiren berreraikitze ekonomiko eta sozialerako, adoretsuak izanez akordioetara zabaldu behar gara, inoren ekarpenik baztertu gabe", adierazi du.

 

@AlfonsoGil, @md_etxebarria eta Marisol Garmendia bezalako euskal sozialistek izugarrizko erantzukizun politikoa ari dira erakusten, koordinaturik lan eginez, giltzarri izango baita hori susperraldian.#NadieSeQuedaAtrás pic.twitter.com/RZHK1U3zrN

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 27, 2020

 

Idoia Mendiak hausnarketa horiek egin ditu Alfonso Gil, Maider Etxebarria eta Marisol Garmendiarekin, hurrenez hurren Bilboko, Gasteizko eta Donostiako alkateorde direnekin, eta Begoña Gil PSE-EEren Erakunde Politikako arduradunarekin burututako bilera telematiko batean, hamaika euskal alkate sozialistekin topaketa burutu eta handik astebetera. Bi hitzordu horien xedea izan da COVID-19ari aurre egiteko dagozkion erakundeetan burututako lana aztertu eta amankomunean jartzea, eta pandemia honek sortutako krisiari konponbideak bilatzea.

Erakundeak “eraginkorrak eta praktikoak" izan behar dutela, “bikoiztasunak saihestuz”, azpimarratu du buruzagi sozialistak, eta, batez ere egungoa bezalako une batean, “oinkadak eta ukondokadak alboratuz jendearen arazoak konpondu nahi dituzten akordioak deabrutzeari utzi” behar zaiola, “inor atzean utzi gabe”. Ildo horretan, deitoratu egin du “mota horretako kapituluak bizi behar izan ditugulako. Jendeak erantzunen eta akordioen zain zen bere etxeetan, baina liskar artifizialak zituzten eguneroko ogia, eskumenei buruz errealak ez ziren eztabaidak tarteko. Ez osasun arloko profesionalek, ez gaixoek, ez merkatariek zein ostalariek, ez zuten hori ulertzen.

Polemika horien bestaldean, sozialisten jarrera jarri du balioan, “erantzun egoki eta bidezkoak eskaintzen saiatu izan garelako, noiz eta inork jarraibide-eskulibururik ez zuen” pandemian baten aurrean. “Erakundeetan gaudenok koordinaturik aritzen jakiteak” duen garrantzia nabarmendu du, “hori izango delako susperraldiaren gakoetako bat", eta, horren haritik, Alderdi Sozialistak duen "berebiziko abantaila" azpimarratu du, "gobernu guztietan dagoen bakarra baita, udaletatik hasi eta Pedro Sánchez buru dueneraino".

Halaber, adierazi du "oso harro" dagoela kargu publiko sozialistek pandemiaren aurrean "erakutsi duten zernolako erantzukizun politikoaz". “Zuetako inork, udaletan, aldundietan nahiz Jaurlaritzan gobernu-erantzukizunak dituen sozialista bakar batek ere ez duzue segundo erdirik galdu sesiotan edo gauzak aurpegiratzen. Konponbideak taxutu eta aplikatzera zuzendu zarete besterik gabe, herritarrek konfinamendutik eratorritako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egin diezaioten, errealitatea hurbilenekotik eraldatuz”, erantsi du.

Alkateordeek, bere aldetik, pandemiaren ondoren hiru hiriburuetan ekonomia berrabiarazteko planteatu dituzten proiektuak azaldu dituzte. Bilbokoak, Alfonso Gilek, azaldu du Udalean zuzentzen duen Mugikortasun eta Jasangarritasun sailetik sozialistek hainbat ekimen jarriko dituztela abian “hiri atseginagoa, jasangarriagoa eta bizitzeko egokiagoa dena" lortzeari begira. Hala, hiriko trafikoaren abiadura orduko 30 kilometrora murriztea, bizikletaren erabilera sustatzea eta pandemia garaian paseoak emateko jarritako oinezkoentzako hamahiru ibilbide epe luzerako ere jarraitzea nabarmendu ditu. 

Horren haritik, Maider Etxebarriak arabar hiriburuaren “marka berdea” azpimarratu du, “naturaren turismoa sustatzeko eta bisitariak erakartzeko erabili beharko duguna” barne-turismoa goraldian den une batean.

Marisol Garmendiak zehaztu du bere Udalaren ekintza “krisiak gehien gaztigatu dituen hiru sektoreak” suspertzera zuzenduko dela, “hain zuzen donostiar ekonomiaren euskarri direnak: zerbitzuak, merkataritza eta turismoa”. Azaldu du laguntza-pakete bat jarri dutela abian, tokiko saltoki txikiei laguntzeko, ostalaritzako terrazak zabaltzeko eta turismoa sustatzeko “Donostia hiri osasuntsu eta osasungarriaren markarekin”.