Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A10 hauteskunde orokorrak

Idoia Mendia: “Espainiak eta Euskadik Gobernu egonkor bat behar dute, eta orain behar dute, gainera. Soilik Pedro Sánchezek bermatzen du hori”

Euskal Sozialistak pasa den #A28-ko zerrenda berberak aurkezten ditugu #A10-ko hauteskunde orokorretan, horiek baitira datorren inbestidura saioan botoa gobernu progresista bati ematea bermatzen duten bakarrak.

Patxi López, Isabel Celaá eta Odón Elorza dira Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik Kongresurako zerrendaburuak

1. argazkia
Presentación de los candidatos a las elecciones del 10N | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du soilik Pedro Sánchezek eta PSOEk bermatzen dutela hauteskunde orokorren ostean Espainiak, eta baita Euskadik ere, behar duten Gobernu egonkorra. A10-erako hiru lurraldeetako hautagaiak aurkezterakoan, Idoiak nabarmendu du ez dagoela beste irteerarik eskuinetik zein ezkerretik ezarria den blokeo politikoari.

“Espainiak Gobernu egonkor bat behar du, eta orain behar du, gainera. “Euskadik Gobernu egonkor bat behar du, eta orain behar du, gainera.

Eta euskal sozialistok geure indar guztiak jarriko ditugu @sanchezcastejonren eta @PSOE #AhoraEspaña pic.twitter.com/xI5RDNG04Hren erabateko garaipenerako.

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 9, 2019

Eta modu kritikoan hitz egin du Coloneko hirukoaren aurka eta baita sozialisten aurka ere botoa eskatzen duten alderdiez, eta galdetu du ea berdin al zaien eskuinak edo PSOE gobernatzen badu.

“Soilik alderdi sozialistari eta Pedro Sánchezi babesa emanez bermatzen da aurrean ditugun erronkei heltzeko gai den Gobernu egonkor bat. “Espainiak Gobernu egonkor bat behar du, eta orain behar du, gainera. “Euskadik Gobernu egonkor bat behar du, eta orain behar du, gainera. Eta euskal sozialistok geure indar guztiekin lagunduko dugu Pedro Sánchezen eta PSOEren garaipen erabatekoan”, adierazi du Victoria Eugenia Antzokian izan den aurkezpenean.

Idoia “hiria eraldatu zuen” alkateak, Odón Elorzak, Hezkuntza ministro eta Gobernuko bozeramaleak, Isabel Celáak, eta Patxi López lehendakariak lagunduta egon da, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako zerrendaburu direnek, hain zuzen. Idoia Mendiak azaldu du beste alderdietako inork ez dituela PSE-EEk bezala aurkezten Euskadiren interesak defendatzen hainbesteko gaitasun eta eraginik duten hautagairik.

“Euskal Sozialistok ez dugu zalantza izpirik zein hautagai aurkeztu: Espainia progresista baten Gobernuaren alde euren baiezko botoa Pedro Sánchezi eman zioten euskal herritarren nahia bermatu duten bakarrak, hain zuzen. Euskadiko luxu handieneko hautagaiak dira. Hemen aurkezten ditugu Patxi, Isabel eta Odón. Eta, horiekin batera, duela sei hilabete Espainian pentsioak blindatzeari, soldata igotzeari, emakumeen berdintasunari eta gazteei aukerak emateari atea zabalik izatera engaiatutako zerrenda horiek”, azaldu du.

Eta Sánchezen Gobernuaren erabakimena gogorarazi du krisi klimatikoa, Francoren desobiratzea eta askatasunaren alde emakumeek daramaten borroka bezalako kontuetan, uste sendo horien aurka bat egiteko prest dagoen eskuinaren aurrean, egin izan ahal duen erakunde guztietan erakutsi duen moduan.

“Kontua, gaur, ez da ideia horiek aldezten dituztela. Gobernu askotan betearazten dituztela, hori da gaur egungo kontua. Horregatik, eskuinekoak ari dira gehien ospatzen hauteskunde hauek errepikatu behar izatea: bigarren aukera bat ematen zaielako euren plana Espainia osoan aurrera atera dadin. Beraz, ez dezagun ahantzi. Azaroaren 10ean batuketa egiten badute, elkarrekin gobernatuko dute. Inork ez dezala egin horretaz zalantza. Inork ez dezala bestelako usterik izan. Inor ez dadila nahas eztabaida interesatuetan”, esan du.

Mobilizaziorik handiena

Patxi López lehendakariak azaldu du sozialistek ez zituztela hauteskunde hauek nahi, aurrekoak jada irabazi zituztelako, eta ulertzen duela jendea “haserre" egotea, baina hautesleak “haserre hori mobilizazioan bihurtzera” gonbidatu ditu, zeren “bestela lekua eskuinari ematea litzateke, hori ez baita inoiz etxean geratzen, beti doa bozkatzera”.

Horren haritik, “ulertezina” iruditzen zaio “ezkerrekoak direla esanez abstentzioaren aldeko mugimendu antzeko bat bultzatzen jardutea”; izan ere, “eskuina da parte-hartze baxua egotea nahi duena, profil baxuko kanpaina bat nahi duena”, gaineratu du.  “Ahalik mobilizazio handiena lortzea izan behar du gure helburua”, adierazi du, eta PP eta C’s-i egotzi die “Vox-ek agintzen duen menera" aritzea, “ultraeskuindar faxisten arriskuaz –jada bete dena– ahaztu gaitezela” nahi izatea.

Espainiak gobernu progresista bat behar du. Eta Euskadik ere bai. Gutxieneko soldata igotzea, pentsioak igotzea, eutanasia legea, gure autogobernuen indartzea eta beste hainbat biltzen dituen agenda hori behar dugu eta.
Hori gobernu sozialista batek bakarrik bermatzen du.#AhoraEspaña #10N pic.twitter.com/ApyajBQWYb

— patxilopez (@patxilopez) October 9, 2019

Gobernu indartsu eta egonkor bat

Isabel Celáak, Jarduneko Gobernuaren bozeramaile eta Kongresurako PSE-EEren Arabako zerrendaburu denak, esan du hauteskunde orokorren ondoren eratzen den Exekutiboak “substratu bakar bat izan dezakeela, alegia PSOErena", hauteskunde hauek “irabaztera aterako” baita “bakarrik gobernatu nahi duelako". Horregatik, Gobernu sozialista “indartsu” baten alde egin du, eta esan du: “ez da inolako drama berriz bozkatzea; Espainiak aurre egin behar dien erronkak gainditzeko elkarrizketa handiari ezin eutsi izatea, hori bai litzatekeela drama".

@Congreso_Esrako #Alavako zerrendaburuak, @CelaaIsabel ministro eta bozeramaleak, adierazi du ezin diogula “ekonomiaren hotzaldiari” PPk 2008an egin zuen moduan heldu, "errezeta progresistekin” baizik @sanchezcastejon @PSOE 
#AhoraEspaña #10N 

➕INFO bideo honetan📽️👇 pic.twitter.com/SgjO9TWhTk

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) October 9, 2019

Progresisten arteko akordioa

 Odón Elorzak esan du Euskal Sozialisten helburua “Euskadiren eta Espainiaren defentsa uztartzea” dela, eta “Euskadiren eta Espainiaren arteko loturari balioak ematea, hala nola Estatu bateko parte diren gobernuen arteko leialtasuna, leialtasun konstituzionala, edo elkartasuna, kooperazioa, erantzunkidetasuna eta elkarrizketa federala”.

PSOEk ez du bilatzen, ezta nahi ere, gobernu-itun bat Rivera eta C’s-rekin eta PPrekin, biak ala biak VOXen kideak baitira. Alde handiak ditugu horiekin proiektuetan eta herrialdeari buruzko ereduan.
Ez diot uko egiten ezkerrekoen arteko elkar ulertzeari aurrerabidezko gobernu indartsu eta egonkor bat lortzeko #10N pic.twitter.com/xXOju711MO

— Odón Elorza (@odonelorza2011) October 9, 2019