Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekitaldi politikoaren hasiera

Idoia Mendia: «Espero dut beste hauteskunde batzuk egotearen poztasuna ez ematea Unidas Podemosek eskuinei»

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, zenbait alderdi politikok ez dute onartu nahi Pedro Sánchezen eta PSOEren garaipen handia azken hauteskundeetan, eta Unidas Podemosi eskatu dio beste hauteskunde batzuetarako aukerarik ez ematea, eskuindarrak poztuko zirelako. Gainera, bermatu duenez, Espainiak behar duen hazkuntzako eta justizia sozialeko ereduaren alde egiten jarraituko dute sozialistek.

«Eskuindarrak oso pozik daude berriz hutetsontzietara itzultzeko ideiarekin, beste txanda bat nahi dute. Espero dut Unidas Podemosek horretarako aukera eman eta poztasunez ez betetzea eskuinak. Baina, jakin dezatela, sozialistok beti defendatuko dugula aurrerapenaren, ongizatearen eta kohesioaren eredua, horixe behar baitu herrialdeak. Eta gobernu aurrerakoi batek bakarrik ekar dezake hori», azaldu du Idoia Mendiak.

Euskal Sozialistek ekitaldi politikoa inauguratu dute Txurdinagan, Bilboko auzoan. Ekitaldian parte hartu dute Iñaki Arriola PSE-EEren presidenteak eta idazkari nagusiak. Azken horrek gogorarazi duenez, Pedro Sánchez prest dago «haurren pobreziari aurre egiteko, galdutako eskubideak itzultzeko langileei, pentsioak finkatzeko eta emakumeen askatasunak ziurtatzeko». Gainera, euskal autogobernuarekin konpromisoa du, lurraldeetako herritar denentzako elkarbizitza-proiektuarekin.

Idoia Mendiak ziurtatu duenez, Euskal Sozialistek ilusioz eta itxaropenez beterik ekingo diote ekitaldi politiko berriari, Euskadin eskuineko hautagaiak Kongresutik kanpo utzi zituzten emaitzei esker, eta Unidas Podemosi errepikatu dio inbestidura desblokeatzeko.

Idazkari nagusiak azken bi hauteskundeetako emaitzak gogorarazi ditu, horiei esker PSE-EEk «aurrerapen handien erreferentea izaten jarraitzen baitu, eta prest dago erronka berriei ekiteko». Bestalde, Eusko Legebiltzarreko oposizioari dei egin die akordioak egiteko, «betorik gabe eta bazterketarik gabe, asko baitugu egiteke».

Bestalde, Iñaki Arriolak azaldu duenez, Euskadiko oposizioak erabaki beharko du zeri ematen dion lehentasuna: bere kezkei edo denen interesari. Horrez gain, sozialisten papera nabarmendu du. Ez soilik Eusko Jaurlaritzan egiten dutena, baizik eta foru-aldundietan eta udaletan egiten dutena ere bai. PSE-EEren alkateek babes handia jaso zuten azken hauteskundeetan.

Alfonso Gilek ekitaldiaren hasieran azpimarratu duenez, Sozialistek ahaleginak eskainiko dizkiete «espaloiei, ez berriz, banderei», eta beren ekintza politikoetan beti lehenetsiko dituzte herritarren interesak eta «aukera-berdintasunaren babesle irmoak» izaten jarraituko dute.