Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Alderdien mahaia

Idoia Mendia: “Gizarte honek inoiz baino beharrezkoagoa du garrantzitsua denera zuzenduta egongo den Euskal Gobernu bat”

• PSE-EEko idazkari nagusiak elkarrizketekin segitzera gonbidatu du lehendakaria, euskaldunei, eta ez alderdiei, komeni zaiena aztertu eta pentsatzea lehenetsita

1. argazkia
Idoia Mendia, junto al secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Angel Morales, durante la reunión de la mesa de partidos. | Foto: Irekia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Espainiako Gobernuarekin kolaboratzera deitu du gaur Urkullu lehendakaria, interes alderdikoiak bazterrera utzi eta horien aurretik euskal gizartearen osasuna jartzeko, Gasteizen burutuko den alderdien mahaiko bileran parte hartu ondoren. Idoia Mendiarentzat, "ezinbestekoa da legegintzaldi osoan Eusko Jaurlaritzaren erakundezko jardueran nagusitu den leialtasunari eustea koronabirusaren krisiagatik pasatzen ari garen une delikatu hauetan".

Lehendakariak bera ekarpenak bilduz Espainiako Gobernuari, azken horren eskariz, igorriko dion dokumentuaren berri izan ondoren bileran, Alderdi Sozialistaren buruzagiak ihardetsi du ez dagoela alde handirik bi administrazioen planen artean. “Euskal planean ez da sikire kontra egiten probintzia izateari erreferentziazko lurralde-unitatea. Erabaki hori lehen unetik dago zabalik erkidegoek egiten dituzten iradokizunei, gaur bertan Espainiako Gobernuko arduradun nagusi batzuk errepikatu dutenez”, azaldu du.

“Garrantzitsua denera zuzenduko den Gobernu bat behar dugu, elkarrizketari zabalik dena, arduratsua eta euskaldun guztien interesetan pentsatuko duen lehendakari batek gidatua. Uste dut badagoela tarte bat deskonfinamenduari buruzko akordiorako, planteamendu absolutisten aurkakoa dena. Badakit Espainiako presidentearen eta haren Gobernuaren prestutasunaz. Horregatik, konfrontazioa bilatu beharrean elkarrizketekin segitzera gonbidatzen dut lehendakaria. Sozialistok lankidetza eta koordinazioa defendatzen jarraitzen dugu, partekatutako gobernantza batetik, lehendakariak badaki hori dela Espainiako Gobernuaren posizioa, eta hori dela aurrera atera nahi duguna”, azaldu du.

Euskal Sozialisten buruzagiak Espainiako Gobernuak eta Pedro Sánchez presidenteak hartutako erabakien eraginkortasuna ekarri du gogora, eta nola diren bateragarriak euskal autogobernuarekin. “Aginte bakarrari eta alarma egoerari esker, Espainiako gizarteak, oro har, eta horrekin batera, euskal gizarteak, gainditu egin dituzte mundu mailako pandemia baten unerik okerrenak, Euskadin izan duelarik fokurik okerrenetakoa. Eraginkorrak direla frogatu duten erantzun koordinatu batzuk eskatzen zituen. Hori Euskal Autonomia Erkidegotik egindako lanari esker lortu da, bere osasun sistemagatik izan da, bertako zerbitzu publikoek duten sendotasunagatik, autogobernuaren gauzatzeagatik, azken batean, eta baita ere gizarte arduratsu baten erabakimenagatik, ulertu baitu unearen larritasuna”, erantsi du.

“Lankidetzarako unea da, desadostasun leialarena, beharrezkoa dela uste bada, baina ez da arrazoizkoa auzitan jartzea erakunde-sarea, euskal erakundeen ustezko ahots bakarraren aitzakian, aniztasuna denean, hain zuzen, horien ezaugarria. Erantzukizunaren unea da, nahi partikularrak alboratzekoa, bi alderdiok 2016an sinatutako akordioen ondoren egin izan dugun moduan lan egitekoa, orain inoiz baino gehiago, gainera, euskal gizarteak bereziki behar gaituenean", adierazi du Idoia Mendiak.

“Gizarte honek herritarrak kezkatzen dituenera zuzendurik egongo den Euskal Gobernu baten beharra du, legegintzaldi osoan egon den moduan, ez konfrontazioa bilatzen duen bat. Euskal Sozialistok horren alde egingo dugu legegintzaldi honetako azken minutura arte, zuzentzen ditugun edo gobernukide garen erakunde guztietan egiten ari garen moduan, egokitzen zaigun hartan oposiziotik egiten dugun moduan. Eta halaxe egiten segitzea espero dugu”, erantsi du.

Hauteskunde deialdiari buruz, Idoia Mendiak gogoratu du lehendakariaren eskumen esklusibo eta ordezkaezina dela hauteskundeetara deitzea, eta eskatu du erabakitzerakoan kontuan hartzea osasun berme guztiekin eta parte-hartze politikorako ziurtasun osoarekin egingo direla, bete-betean funtzionatuko duen Legebiltzar bat eta gobernu eraberritu bat izate aldera, osasun krisi honek utziko dizkigun ondorio guztiei aurre egiteko gai izango dena.