Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Diputazio Iraunkorra

Idoia Mendia: “Konfiantza igorri behar zaie herritarrei; aurrera egingo dugu erakundeen eginahal bateratu eta koordinatuarekin”

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du erabakigarria izango dela gobernuen arteko lan bateratua covid-19aren krisia gainditzeko, eta poztu egin da alarma egoera autogobernuaren egikaritzearekin bateragarria izan delako: “Orain dela bi aste adostasunerako bide guztiak azter zitezela eskatu nuen. Esan nuen alarma egoera eta autogobernua bateragarriak zirela. Eta lortu egin dugu. Bateragarriak izateaz gain, beharrezkoak dira, izan ere”, adierazi du Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren bilkuran, lehendakaria bertan zela.

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en la sesión celebrada por la Diputación Permanente.

Eta hau erantsi du Idoia Mendiak: “egin beharra duguna da herritarrei igortzea konfiantza izan dezaten zeu buru zaren gobernu honetan eta Espainiakoan, eta erakundeen eginahal bateratu eta koordinatuarekin egingo dugu aurrera".

Buruzagi sozialistak Euskadin hildako 1.390 pertsonak gogoratu ditu eta esan du bi exekutiboen helburua, aste hauetan guztietan, birusaren hedapena kontrolatzea, deskonfinamenduari ekitea eta krisiaren ondorioak arintzeko ekonomia eta neurri sozialak martxan jartzea izan direla.

@sanchezcastejon-en Gobernuak ez du alarma egoera aurkeztu #Euskadi-ri eskumenak eta baliabideak kentzeko.
Bizitzak salbatzeko aurkeztu izan da.
Eta, baliabide kontuan, 190 milioi euro jaso izan ditugu ABEEn bidez hilabete eskas batean.#AhoraTocaLucharJuntos pic.twitter.com/Su8qkAMtna

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 8, 2020

 “Euskadiko eta Espainiako gobernuek ez diote lan egiteari utzi. Euren erabakiak eztabaidagarriak dira beti. Gauza naturala da desadostasunak egotea. Gakoa da konpontzen jakitea. Eta bi aste hauetan gertatu den gauzarik garrantzitsuena izan da alarma egoera erabili izan dugula kutsapenen hedapena saihesteko eta geure autogobernua erabili izan dugula osasun-sistema berrantolatzeko eta arlo ekonomiko eta sozialean sortzen doazkigun larrialdiei aurre egiteko”, zehaztu du. Eta garrantzia kendu die sortu ahal izan diren desadostasunei, “sozialistek defendatu izan dugun bidearen alde eginez: lankidetza, kooperazioa, elkar ulertzea eta gobernantza partekatua”.

Buruzagi sozialistak esan du ulertzen duela lehendakariak bere gain duen erantzukizuna, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak duena ulertzen duen moduan, zeina 47 milioi pertsonari eta euskaldun guztiei –EAJ, Bildu, Ahal Dugu edo PPri botoa ematen dioten alde batera utzita– eragiten dieten erabakiak hartu beharrean baita. “Pedro Sánchez presidenteari ere gustatuko litzaioke alarma egoerari amaiera eman eta berreskurapen ekonomiko eta sozialaren oinarriak ezartzera zuzentzea. Eta ez du egiten, interes orokorra jartzen duelako aurretik, are arriskuan jarririk Gobernuaren biziraupen politikorako dituen babesak”, erantsi du.

Geroago, esan du Eusko Jaurlaritzak ondo ezagutzen duela Pedro Sánchez eta oso ondo ezagutzen duela hark “gure autogobernuarekin duen konpromisoa. Ez dago inolako borondate zentralizatzailerik, kezka bakar bat baizik: eraginkorrak izatea pandemiaren aurkako borrokan. Alarma egoera ez da kapritxo bat, erabiltzen ari garen tresnetako bat da. PSE-EEko idazkari nagusiak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak orain arte ezezaguna den trantsizio-fase bat duela aurretik, “bete-betean eta arreta-galtze txikienarekin” aurre egin beharko diona, besteak beste lehen mailako arreta indartzea eta aurrekontuen berrantolaketa gisako egitekoekin. Eta zuhurtzia eta elkarrizketa eskatu dio lehendakariari deskonfinamenduaren kudeaketan, ikastetxeetarako itzuleran, kasu.

Urkulluri ere adierazi dio berari dagokiola hauteskundeetara deitzeko erabakia, eta sozialistek babestu egingo dutela baldin eta osasun-bermeak badira eta murrizketarik gabeko parte-hartze politikoa bermatzen bada. “Badakit erabaki zaila dela zuretzat, ulertzen dut. Alderdioi entzungo diguzu, baina zurea izango da erabakia. Espainiako presidentearen eta Gobernuaren lankidetza erabatekoa izango duzu lagun, interferentziarik gabe, bermeak ahalik handienak izan daitezen. Asma dezazula opa dizut, gure aldetik ez da inolako polemikarik sortuko, herritarrak ez daude-eta horrelakoetarako”, azaldu du.

Eta, balizko hauteskunde agertoki baten aurrean, Eusko Jaurlaritza babesten duten bi alderdien artean diren “desadostasun ugari guztien gainetik” sozialistek lan egiteko erabakia lehenetsiko dutela ziurtatu du, legegintzaldi osoan egin duten moduan. 

“Sozialistok ez dugu pikutara botako euskal gizartearen ondare hau. Hau aurrera ateratzeko helburua partekatzen dugu, bai lehen bai orain, eta ez dugu lehendik dauden baino arazo gehiago sortu nahi. Larrialdian jarraitzen dugu, kezkaturik segitzen dugu gure osasun-sistemak erantzuna emateko duen gaitasunaz, geure ekonomiak erantzuteko duen gaitasunaz, ABEE bat duten hamarna milaka euskaldunengatik, euren enplegua galdu duten milaka pertsonengatik, autonomoengatik. Honetatik irtetea dago jokoan, elkartuta eta guztiok irtetea, alegia", ondorioztatu du.