Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “ Herritarrek PSOEren aldeko apustu garbia egin dute herrialde hau gobernatzeko”

1. argazkia
Idoia Mendia en Radio Popular | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gogorarazi du azken hauteskundeetan espainiar gizarteak PSOEri eta Pedro Sánchezi, Gobernuko presidente “ausart eta irmoari”eman diela, garbiro, babesa herrialdea gidatzeko. “Ikusi da apustu garbia egin dela PSOEren alde, bera izan dadin gobernatuko duen alderdia edo beste alderdi batzuekin batera herrialde honek behar duen ikuspegi aurrerazale eta modernizatzailea eratzearen buru izango dena. Buruzagi ausartak behar ditugu, eta Pedro Sánchezek halaxe dela erakutsi du”, azaldu du Idoia Mendiak Herri Irratian egindako elkarrizketa batean.

Euskal buruzagi sozialistak hizpide izan ditu inkestek bai PSOErentzat bai PSE-EErentzat marrazten dituzten aukerak ere. “Pozik eta lasai gaude. Inkestengatik baino gehiago azken emaitzengatik; gogoko dudan inkesta, hala ere, herritarrak hautestontzira zuzentzean uzten duena da”, adierazi du.