Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Abertzaleen maximalismoengatik Estatutuaren erreformaren aukera pasatzen ez uztera gonbidatzen dugu EAJ”

“Sozialistek oso garbi dugu autogobernua dela pertsonen eskubideak gogobetetzeko tresna. Inork ez luke ulertuko xahututako indar guztiak alferrik izatea. Guk ez dugu etsiko. Akordio baten alde segituko dugu”, adierazi du.

1. argazkia
Idoia Mendia durante la rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

Konstituzioa ezin da aldatu autonomia #Estatutu bat erreformatzearen bidez. 
Badugu horren eskarmentua. #Kataluniak egin zuen hori orain dela urte batzuk eta guk ez dugu esperientzia hori nahi #Euskadirentzat. pic.twitter.com/Nyd2V2fJ2n

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) December 3, 2019

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak akordio zabal bat eskatu du Euskadin Estatutuaren erreformaren gainean, aniztasuna eta elkarbizitza zainduko dituena eta abertzaleen aldarrikapenak alboratuko dituena, eta dei egin dio EAJi bere maximalismoak bazter ditzan. Argitara eman direnean aditu taldeak proposamen artikulatu batean bildu dituen dokumentuak eta funtsezko gaietan eman diren diferentziak, Idoia Mendiak gogoratu du gehiengo progresista bat izateko aukera dagoela Gorteetan.

“Aukera bat dago ahalegin hori ataka onera iristeko, hori badakigu. Eta badakigu oztopo bakarra ezinezkoa den eta guztiok partekatzen ez dugun horretan tematzea dela. Gorteek gaur egun duten gehiengoa aukera ona da euskal Estatutu berri bat onartzeko. Akordio bat nahi dugu, eta hori Euskadin gauzatu behar da lehen-lehenik, gure erakundeak errespetatzearen eta kontsentsuaren bidez. Eta EAJi gonbitea luzatzen diogu abertzaleen maximalismoekin aukera pasatzen ez uzteko”, azaldu du.

Mendiak dei egin die nazionalistei “erabaki dezaten ea nahiago al duten gizartearen zati bat kanpoan utziko duen eta frustrazioaren eta konfrontazioaren ildora itzuliko gaituen proposamen batekin”, eta gogoratu du Konstituzioa ezin dela aldatu Estatutuaren bitartez. “Badugu horren eskarmentua. Kataluniak egin izan zuen. Eta hori da Euskadin egin nahi ez duguna”, esan du.

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du adostasunak daudela bi esparrutan, eskubide sozialen gutun baten defentsan eta “nahi dugun Euskadiren definizioan: eskubide sozialak blindatzea erabaki duen herri bat, lau hamarkadatan gauzatzen joan izan direnak eta XXI. mendeak erakusten dizkigun erronka berrien aurrean eraikitzen jarraitu beharra daudenak".

Baina nabarmendu du diferentziak daudela erabakitzeko eskubidearen arloan, “independentzia erabakitzeko errebindikazio nazionalista, batzuen errebindikazioa, ezin da bihurtu guztien eskubidean”, esan du. Beste gai batzuetan adostasunik ez dagoela ere nabarmendu du, hauetan: eskumenen banaketa, Konstituzio Auzitegiaren eginkizuna, Nafarroako Foru Erkidegoarentzat gordetzen den tratamendua, herritarren kategoriak zehaztea edo galdeketa loteslea.

“Sozialistek oso garbi dugu autogobernua dela pertsonen eskubideak, guztienak, etiketarik ez dutenak, gogobetetzeko tresna. Eta uste dut inork ez lukeela ulertuko eztabaida publiko guzti hau eta xahututako indar guzti hauek alferrerako izatea. Guk ez dugu etsiko. Akordio baten alde segituko dugu", esanez amaitu du Idoia Mendiak.