Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28

Idoia Mendia: «Euskaldunok argi dugu Euskadiren etorkizunerako onena dela Pedro Sánchezek jarraitzea Espainiako Gobernuko presidente izaten»

PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, «eskuinekoek ez dute eskubideez hitz egiten, haiek ez dutelako horretan sinesten, eta, independentistek bezala, nortasun bakarrez eta gizarte uniformez aritzen dira; sozialistok, ordea, aniztasunaz, lankidetzaz, elkartasunaz eta berdintasunaz aritzen gara».

PSOEren presidenteordeak, Adriana Lastrak, dei egin du «boto bat ere ez dadila etxean geratu datorren #A28an, eskuina asko mobilizatuko baita»

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, Euskadin «gogo handia dago irainak eta gatazkak atzean uzteko, eta, horregatik, Pedro Sánchezek, Espainiako Gobernuko presidente gisa, proiektu argia eta barneratzailea burutzeko gogoak antzeman ditzake».

«Euskaldunok argi dugu datozen hauteskundeetan asko dagoela jokoan. Argi daukagu gure eskubideentzako, gure askatasunentzako eta gure autogobernurako komenigarriena dela Pedro Sánchezek jarraitzea Espainiako Gobernuaren buru izaten. Indar gehiagorekin eta ziur egonez», azaldu du gaur arratsaldean Errenterian eginiko mitin batean.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiarekin batera, Errenteriako ekitaldi horretan parte hartu dute Adriana Lastra PSOEko presidenteordeak, Odón Elorza Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak eta José Ángel Rodríguez Errenteriako alkategaiak.

Idoia Mendiak azaldu duenez, Euskal Sozialistok plan argia dute: «Ahalik eta babes handiena izan nahi dugu, gobernu denek, Espainiakoak eta udaletakoek, arreta eman diezaioten herritarren agendari, eta herritarren sentimenduei, nortasunei edo ideiei kalterik eragingo dien erabaki bat ere har ez dezaten», baieztatu du.

Eutanasia

Adriana Lastra PSOEren presidenteordeak eta Kongresurako Asturiaseko zerrendaburuak gogora ekarri du PPk eta Ciudadanosek Gobernu sozialista izapidetzen ari zen 60 lege geldiarazi dituztela Kongresuan, eta, ondorioz, Pedro Sánchezen Gobernuak «errege-dekretuak erabili behar izan dituela legeak egiteko». «Egin izan duguna errege-dekretuen bidez izan da, eta ahal bezain beste egin dugu, eta berriz ere modu horretan gobernatu behar badugu, egingo dugu», esan du.

Bere hitzaldian, Lastrak ziurtatu duenez, «eskuin laranjak eta urdinak saiakera egin dute Gobernu sozialistari oztopoak jartzeko, neurri sozialak aurrera eraman ez zitzan», eta AEA gaixotasuna jasaten ari zen emaztea hiltzen lagundu duen Madrilgo gizona aipatu eta gero, gogora ekarri du Ciudadanosek eta PPk «19 aldiz» galarazi dutela PSOEk duela zenbait hil aurkeztu zuen eutanasiaren legea.

Bestalde, Lastrak nabarmendu duenez, «independentismoak eta eskuinak elkar berpizten dute», eta, kritikatu duenez, «eskuin desleial horren erantzukizunik ezaren ondorioz, sezesionismoaren arazoa dugu». Horrez gain, ziurtatu duenez, «presidente sozialistak ekarriko du konponbidea».      

Horregatik, ez fidatzeko eskatu die aurrerakoiei, eskuina asko mobilizatuko delako eta #A28an aurre egin behar zaiolako.