Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #OrainBai

Idoia Mendia: “Etxean geratzen direnek alfonbra gorria jartzen ariko dira Casado, Abascal eta Riverari”

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, datorren azaroaren 10ean hautestontzietara ez joatea aztertzen ari diren hautesle progresistei ohartarazi die, eta eskatu die “ez daitezela utzi herrestan eramaten”, euren abstentzioa eskuineko hiru alderdien mesederako izango delako. “Herritar bakoitzari errepikatu beharrean gara hau: edo Pedro Sánchezek gobernatuko du edo PP, Vox eta enparauek gobernatuko dute. Eta Gobernu sozialistari babesa ematen ez diotenak, etxean geratzen direnak, Monkloarako alfonbra gorria jartzen ariko dira Casado, Abascal eta Riverari”, adierazi du.

Gipuzkoako Lasarte-Oria herrian burututako ekitaldi politiko batean, Idoia Mendiak gogoratu du PP, Ciudadanos eta Vox ahal izan duten toki guztietan hitzartu izan dutela elkarren artean: “Garbi ari dira lagatzen azken sei hilabeteotan: eskuinak gehitu egiten diren tokietan murriztu egiten dira eskubideak, askatasunak eta autogobernua". Kontrapuntu gisa, buruzagi sozialistak azpimarratu du “sozialistak lagunduta ikusten garenean, besteek gure proiektura gehitzea erabakitzen dutenean, gora egiten dutela etxeetako diru-sarrerek, emakumeek askatasuna berreskuratzen dutela, demokrazia duintzen dela eta aniztasuna bermatzen dela".

Odón Elorzak, Gipuzkoako zerrendaburuak, eta lurraldeko beste hautagai batzuen laguntzaz, Idoia Mendiak Lasarte-Oriako azoka txikia bisitatu du. Horren aurretik egindako adierazpen batzuetan, esan du PSOEren proiektua, Pedro Sánchez buru delarik, “herritarrei segurtasuna eta ziurtasunak eskaintzen dizkien hari etengabe bat dela, pentsionistek euren diru-sarrerak bermatzeko behar dutena, euren eskubideak berreskuratu nahian dabiltzan langileek bilatzen dutena, edo inork gure askatasunarekin jolas egin ez dezan emakumeok behar duguna”. Eta frankismoaren biktimez barre egitea aurpegiratu die eskuineko hiru alderdiei, genero-indarkeria hutsaltzea, pentsioen sistema publikoa desegin nahi izatea, eta eskubiderik gabeko langileak edukitzen jarraitzea.

“Harriturik gauzkate nola, etor daitekeenaren aurrean, orain, antza, larritzen direnak sozialistak jartzea jomugan euren aurkari nagusi izateko. Erratzen dira. Eta, okerragoa dena, euren errakuntzarekin gure gizarte osoa, baita Euskadi ere, eraman dezakete herrestan ezberdintasunaren eta konfrontazioaren leizera. Zaintzea hainbeste kostatu zaigun bizikidetzaren eta demokraziaren zutabeak kraskatzera", adierazi du.