Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekitaldi politikoa Gasteizen

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak gara ezker arduratsu, ez-nazionalista eta konponbideak eskaintzen dituena; gobernatzeko gai den bakarra”

• Arabako hautagaiak, Gloria Sánchezek, esan du sozialistak euskal Exekutiboen egon behar direla Espainiako Gobernuaren politikak “indartzeko eta 'salba bedi ahal duena’ri elkartasunak lekua hartzeko”

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai denak “ezker arduratsu, ez-nazionalista eta gobernuko" gisa aurkeztu du Euskal Sozialistak alderdia. "Gauzak konpontzen dituen, akordioak bilatu eta konponbideak eskaintzen dituen eta inor atzean uzten ez duen eskerra, gobernatzeko gai den ezker bakarra". “Egun, ez da sozialistengandik pasatuko ez den Eusko Jaurlaritza batean pentsatzen duen arimarik. Gu gara egonkorra izango den, herritarrei itsatsitako politikak egingo dituen eta zenbaitek horren gogoko duten anabasetan nahastuko ez den Gobernu horren bermerik onena.

Euskal Sozialistak gara gobernatzeko gaitasuna duen ezkerreko indar bakarra. Ezker arduratsu eta ez-nazionalista, konponbideak eskaintzen dituena. #Idoiasoluciones pic.twitter.com/NKOnrFnWpX

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 20, 2020

 

Buruzagi sozialistak ekitaldi politiko batean hartu du parte Gasteizen Gloria Sánchez Arabako zerrendaburuarekin eta hautagaitzako gainerako kideekin batera. Bere mintzaldian, adierazi du sozialistek "ezberdinen artean ulertzeko bidezidorrari” jarraituko diotela legegintzaldi berrian, eta “gobernuek jendearen premiak jar ditzaten erdigunean". Izan ere, herritarrek PSE-EEan dute “Euskadik bere langileak, bere autonomoak, emakume zein gazteak berreskuratzeko alderdia”.

 Mendiak azpimarratu du Euskal Sozialistak ez direla sartuko polemika artifizialetan, "jendearen premiak” jarriko dituztela erdigunean. “Herritarrek jakin behar dute gu garela akordiorako aukera, gatazka besterik bilatzen ez dutenen aldean; konponbideak bilatzen ditugula besteek sumindura baino bilatzen ez duten horretan”, zehaztu du. “Gu gara liskarra bilatzen ez duen alderdia, aitzitik, elkarketa bilatzen dugu, herritarren arazoei aurre egiteko konpromiso irmoarekin”, esan du.

 PSE-EErekin, Eusko Jaurlaritza “arazoetara egongo da, beste distrazio, konfrontazio edo irainik gabe”. “Enplegurako aukerak sortzen, gure osasun-sistema indartzen, irteera azkar eta bidezkoa eta inor atzean uzten ez duen Euskadi sozial eta plural bat taxutzen egongo gara lanpeturik”, adierazi du, “Covid-19aren krisia ez delako nazionalismo gehiagorekin konpontzen”. “Konponbideak bilatzen dituen ezkerra gara, izan, sektarismoen eta nazionalismoen kontrako txertorik onena. Ez da nazionalismoetarako garaia, akordio eta konponbiderako aroa da”, nabarmendu du.

 Idoia Mendiak azpimarratu du datozen hauteskundeetan hamaika gauza daudela jokoan. “Birus honek garbi utzi izan digu hauskorrak garela eta garrantzitsua ez dela aberria edo mugak; aitzitik, erakutsi du zerbitzu publikoak direla lehentasuna, horren alde gu beti lanean aritu izan garena, horiek eraistea baino nahi ez zutenen aldean”, esan du. Halaber, adierazi du "gobernuek eta erakundeek lerraturik egon eta elkarrekin lan egin" behar dutela, birusak “ez duelako mugarik ezagutzen”, eta elkarrekin irten behar dugula honetatik, “inor atzean utzi gabe, indartsuagoak izango garelako horrela ”.

 Gloria Sánchezek, bere aldetik, balioan jarri ditu “Pedro Sánchez buru den Gobernuaren ekimenetik sortzen diren politikak”, eta uste du horiek “errefortzu bat” behar dutela Euskadin, soilik Euskal Sozialistak Jaurlaritzan egonik lor daitekeena. “Foru eta udal erakunde guztietan ematen joan izan den errefortzu sozialista hori gauzatu beharra dago euskal gobernuan ere, hemen egitea egokitzen da, hori delako bermerik onena pertsonak makinak baino garrantzitsuagoak izan daitezen, osasuna produkzioa baino garrantzitsuagoa izan dadin, osasungintzak inbertsio gehiago izan dezan, hezkuntza unibertsal nola kalitatezkoa ez dadin eten eta elkartasunak 'salba bedi ahal duenak' delakoa ordeztu dezan", adierazi du.