Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Arabako Taldeen Jaia

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistok lagunduko dugu ideia onenekin eta pertsona onenekin PSOEren Kongresua arrakastatsua izan dadin”

1. argazkia
Idoia Mendia participa en la fiesta de las agrupaciones de Álava | FOTO: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak ohartarazi du PSOEren “behin-behineko" egoera ez dela ona Alderdi Sozialistarentzat, ezta Espainiarentzat ere. Hori dela eta, uste du Batzorde Kudeatzaileak hurrengo Kongresu Federalaren deialdia egin beharko lukeela udaberrirako, ezin baita bilera hori gehiago atzeratu.

Mendiak asteburuan parte hartu du Eltziegon Arabako Taldeen Jaia dela-eta egindako ekitaldi politikoan; PSE-EEko lurraldeko idazkari nagusi Cristina Gonzalez ere ekitaldian izan da.

Idazkari Sozialistak EAJrekin lortutako akordioak aldarrikatu ditu; PSEk osaketa horrekin batera koalizioan gobernatzen ditu euskal erakunde nagusiak, eta politika publikoetan eragin nahi du “jendearen benetako arazoei erantzun ahal izateko”.

Euskadiko legegintzaldiaren hasieran PSEk egindako jarduera aztertzeaz gain, Mendia PSOEren barne-egoeraz ere aritu da.  Agintari sozialistak azpimarratu duenez, PPren gobernuaren aurrean “Espainiak beste aukera bat behar du” , “arlo ekonomikoan, zein sozialean eta lurralde-arloan”.

Bere ustez, aukera “PSOEk soilik ekarriko du” Hori dela eta, esan du hurrengo Kongresu Federalean, alderdiaren zuzendaritza berria erabakitzekoan, "proiektu argia eta irabazlea osatu eta definitu beharko dutela".

Oraindik ez dago Kongresurako data jarrita, baina Kongresuak “babes handiko agintaria eta talde sendoa aukeratu beharko du”, aipatu du.  Gainera, “barneko batasuna berreskuratzen” lagundu beharko du.

PSE-EEko idazkariak azaldu du bere helburua ondokoa dela: “Euskaditik eragin-gaitasun osoa baliatzea helburu hori lortzen laguntzeko”.  Ildo horretan, nabarmendu du Euskal Sozialistek funtzio erabakigarria dutela PSOEren errekuperazio hobean”.

“Lagunduko dugu ideia onenekin eta pertsona onenekin PSOEren Kongresua arrakastatsua izan dadin” Horixe da aurrean dugun erronka nagusia.  Euskal Sozialistok erronka horretarako deia dugu:  PSOE berriz PSOE izan dadin lortzen laguntzea”, azaldu du.  Alderdi Sozialista “herria eraldatu nahi duten guztion topagune” berriz izan dadin lortzea da helburua. Hori dela eta, “PSOE berritu behar dugu gure identitatea galdu gabe”, azaldu du.

Mendiak azpimarratu du PSE eta EAJren arteko akordioa “erreferentzia bat izan daitekeela espainiar politikarako”.  Itunak erakusten du “badirela gauzak egiteko beste modu batzuk”, eta “jarrai dezakegula elkarrekin bizitzen Espainia anitza eta Europa anitzaren barruan ditugun bitxitasunak errespetatuz”.

Antzeko ildoan, Gonzalezek esan du PSOEren “barneko krisia eta lidergo krisia” konpondu behar dela "ahalik eta lasterren, Kongresua bat eginez".  Arabako PSEko idazkariak, gainera, EAJrekin lortutako akordioak ere nabarmendu ditu, eta azpimarratu du sozialistek jakin izan dutela “desberdin direnekin adosten”

Koalizio-gobernuak osatzeko akordioak, “komunean duguna adostean eta banatzen gaituena gainditzean oinarritu dira, baina horren alde egiteari uko egin gabe”, eta horiei esker “Euskadin bizi direnek berdintasun handiagoa ematen duten zerbitzu publiko eta sozialak dituzte, osasun eta hezkuntza eskubideen alde egin dugu eta enpleguari eta ekonomiaren biziberritzeari laguntzeko politikak garatu ahal izan ditugu”, azaldu du.