Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadiko Ser katean

Idoia Mendia: “Egoerak eskatzen duen mailan dauden politikariak behar ditugu, herritarrei lasaitasuna eta konfiantza emango dietenak”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du aginte bakarraren eta Alarma Egoeraren baliagarritasuna frogatu dela, aditu guztiek aitortu duten moduan, “Covid-19aren kutsapenak saihesteko eta pandemiaren kontra borrokatzeko tresnarik onenak” izan direlako, eta Konstituzioaren esparruan duen txertaketa eta estatu autonomikoarekin duen bateragarritasuna azpimarratu ditu.

1. argazkia

Egoerak eskatzen duen mailan egotea eskatu die Idoia Mendiak alderdi politikoei oraingoa bezalako une batean. “Aste hauetan nik beti esan izan dut bateragarriak zirela Alarma Egoera eta aginte bakarra autonomia erkidegoetako gobernantza partekatuarekin. Oraingo honetan, kontua da deseskalada fase guztiei amaiera ematea da, lortu izan duguna babestuta. Egoerak eskatzen duen mailan egongo diren politikariak dira behar ditugunak, herritarrei lasaitasuna eta konfiantza emango dietenak”, azaldu du Pedro Sánchez presidenteak beste hilabete batez ezohiko neurri batzuk luzatzeko duen asmoaren aurrean. 

Hurrengo eta azkenekoa izango den Alarma Egoerak deseskalada fase guztiei eman nahi die amaiera, lortu izan duguna babestuta. 
Egoerak eskatzen duen mailan dauden politikariak behar ditugu, herritarrei lasaitasuna eta konfiantza emango dietenak.#NadieSeQuedaAtrás pic.twitter.com/4ZHKo6OzrN

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 17, 2020

 Euskadi SER katean egin dioten elkarrizketa batean, Idoia Mendiak esan du "herritarrek ziurtasunak eta mezu garbiak behar dituztela euren gobernuen aldetik". “Bide onetik goaz aurrera, hori da kontua. Kritikak egon dira, egia da, eta bidegabekoak izan dira Espainiako Gobernuarekin, baina une honetan lankidetza eta elkarrizketa lehenetsi behar dira eta hori da jarraitu beharreko bidea”, esan du gobernu zentralak eta euskal gobernuak hartutako erabakiak baloratzeko orduan alderdien artean sortu diren diferentziei buruz galdetu zaionean.

 PSOEren Lurralde Politikako sailburuaren astelehen honetarako deialdia eta Pedro Sánchezekin izandako komunikazioa ere hizpide izan ditu. “Presidentearekin, gure idazkari nagusiarekin, sarritan hitz egiten dut eta prest azaltzen da beti behar dudan edozein unetan nirekin hitz egiteko, baina egia da une korapilatsuan gaudela eta positiboa izan daitekeela guztion iritziak partekatzea”, zehaztu du.

Hauteskundeetarako deialdia egitekoa den aukeraren aurrean, Legebiltzarraren bitartekotasun-egoera ekarri du gogora Euskal Sozialisten idazkari nagusiak. “Eusko Jaurlaritza kontrolatuko duen Legebiltzar bat behar dugu, Diputazio Iraunkor bat dugu maila txikiagoko kontuetarako, eta Euskadin, gainerako Espainian eta Europan nola, erabaki oso erradikalak hartu beharko ditugu pandemiak utziko dizkigun ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Hori dela eta, Legebiltzar aktibo bat behar dugu, bete-betean arituko dena, eta hori soilik hauteskundeen bidez eta herritarren botoarekin lor daiteke. Lehendakariari eskatu diogun gauza bakarra da kontuan izan dezala euskal herritarren segurtasuna eta osasuna bermatuta egongo dena. Horrela bada, ados egongo gara”, esan du.

Idoia Mendiak "erabatekotasuna” eskatu dio, halaber, ezker abertzaleari hainbat egoitza politikoei egin berriak dizkieten erasoen aurrean, besteak beste Portugalete, Sopela, Algorta, Lazkao edo Andoaingo herriko etxeei. “Iraganaren mira duten pertsona batzuk daude ezker abertzalearen barruan, ez dituztenak onartu nahi demokraziaren arauak eta gainerako alderdi politikoekiko gutxieneko begirunea. Eta espetxe-legezkotasuna onartu nahi ez duen preso bat defendatuz egiten dute. Nik bai eskatuko nizkiokeela argitasuna eta erabakitasuna ezker abertzaleari, mota horretako ekintzak gaitzesteko adierazpen batzuk”, azaldu du.