Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Susperraldirako solasaldiak

Idoia Mendia: “XXI. mendeko beharrei erantzungo dion Langileen Estatutu berri bat behar dugu, eta elkarrizketa sozialaren bitartez egin behar dugu”

• PSE-EEko idazkari nagusiak ABEEk enplegua babesteko duten baliagarritasuna azpimarratu du eta diru-sarrera txikiagoak dituzten langileen prestazioa osatzearen alde egin du.
• Sara de la Rica eta Iñigo Calvo ekonomialariek uste dute Covid-19ak eragindako krisia “epe laburrekoa” izango dela 2008koaren aldean, eta “aukera” gisa hartzea nabarmendu dute.

1. argazkia
Idoia Mendia conversa por videoconferencia con los economistas Sara de la Rica e Iñigo Calvo. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak “XXI. mendeko behar berriei” egokituko den Langileen Estatutu berri bat onartzearen alde egin du gaur, “pandemia garaian nabarmendu diren lan egiteko modu berri guztiak” bilduko dituena, telelana edo etxez etxeko banaketa, esaterako. Esan du araudi-esparru berri hori “elkarrizketa sozialaren bidez” gauzatu beharko dela. “Inoiz baino premiazkoagoa da lan-araudi berri bat; XXI. mendeko beharren pare egongo den Langileen Estatutu bat behar dugu, oso urrun geratzen da 81eko urtea, beste mundu bat ematen du. Langileen eskubideak eta sindikatuen egitekoa indartu beharra dugu, baina enpresek ere lehiakorragoak izateko tresnak behar dituzte, eta hori guztia elkarrizketa sozialaren bidez egin behar da”, erantsi du.

⏩⏩ 81eko urtea oso urrun geratzen da. Euskal Sozialistek Langileen Estatutu berri bat aurrera ateratzeko beharra dugu, XXI. mendeko errealitatea babestuko duena, eta elkarrizketa sozialaren bidez egin behar da 💬. #Idoiaenred #IdoiaSoluciones pic.twitter.com/i8fFDRVNID

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 16, 2020

 Idoia Mendiak bilera bat burutu du bideo-konferentzia bidez Sara de la Rica Ekonomia katedradunarekin eta Iñigo Calvo irakasle eta ekonomialariarekin Ramón Rubial Fundazioak antolatutako “Susperraldirako solasaldiak” zikloaren barruan. “Enpleguaren defentsa, susperraldirako gakoa” izenburupean, Covid-19ak eragindako motelaldiaren ondoren Euskadiren susperraldi ekonomikorako gakoak aztertu dituzte. Bilera hautagai sozialistak hainbat aditurekin euskal gizartea aurre egin behar dien berehalako zein epe ertainerako erronkak aztertzeko izaten dituen hartu-emanen parte da.

 Buruzagi sozialistak balioan jarri ditu Espainiako Gobernuak krisi honetan langileak babesteko hartutako ezohiko neurriak, eta ABEEak azpimarratu ditu, “tresna oso baliagarria, enpresei malgutasuna eskaintzen diena ehun ekonomikoak berriz abiada hartu arte euren langileei eutsi ahal izateko". Gaineratu du Euskadin 200.000 langilek jaso dituztela ABEEn onurak eta Euskal Sozialistek “soldata oso baxuak dituztenentzako osagarri bat” eta espedienteak urte amaiera arte luzatzea planteatuko dutela.

 Neurri horrez gain, susperraldi ekonomikoari heltzeko bi plan aktibatzearen alde egin du. Bat, premiazkoa denera zuzendutakoa, “eusteko, enpresek enpleguari eutsi diezaioten”; bigarrena, berriz, epe ertain eta luzerakoa, eta “berrikuntzaz eta ikerketaz, prestakuntzaz eta digitalizazioaz" hitz egin beharko den planoa izango da. “Gure enpresak lehiakorrak izan beharra dute, nazioartekotzeari eta digitalizaziora zabaldu beharrean dira berrabiarazteko, eta Ekonomia Berriaren sektore traktoreak sustatu behar ditugu, hau da, trantsizio ekologikoarekin, energiarekin, digitalizazioarekin eta biosanitarioa denarekin lotutako guztia", erantsi du.

 Poztu egin da Europako Batasunak pandemiaren ondorioen aurrean emandako erantzunaz, “finantzazio-proposamen anbiziotsuarekin”, eta azpimarratu du Euskadin zorpetzea gisako tresnak erabili ahalko direla Kontzertu Ekonomikoari esker, zeren eta “zorpetzeak zerbaiterako balio behar badu bidezko susperraldia lortzeko izan behar du”. “Eta aukera gisa ikusi behar dugu krisi hau, aldaketarako palanka gisa erabili behar da erreformak egiteko”, ondorioztatu du.

 Sara de la Ricak, bere aldetik, esan du Covid-19ak eragindako krisi hau aukera bat izan daitekeela enpleguan aurrera egin eta hobekuntzak lortzeko. Baikor azaldu da krisiaren helmenari buruz. Haren ustez, “epe laburrekoa izango da”. “Gauzak ez daude 2008an bezain beltz, ez da orduan bezalako hondamendirik gertatuko”, esan du. Dena dela, esan du egongo direla kaltetuagoak suertatuko diren sektoreak, eta horietara zuzendu beharko direla ahaleginak, sektore horietako langileei beste lanpostu bat emanez, esaterako.

 Ildo beretik, Iñigo Calvok esan du krisiak iraungitze-data duela, “hemendik urte batera”, ekonomialari eta aditu gehienen iritziz. Iñigoren ustetan, “ekonomia-jardueraren hibernazio aldi bat eta gero, suspertu egingo da, denboran mugaturik den atzeraldi bat da”. Egoera horretan, esan du “premiazko neurriak" behar ditugula "ziurgabetasuna jaisteko eta produkzio-ehunak bereari eusteko", baina baita "epe ertain edo luzerako plan bat ere, pizgarri indartsuen bidezko neurriekin, enplegu berdea eta digitala sustatuz eta kontsumoaren soziologia berria kontuan hartuz”.