Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Terrorismoa ez zen Rubalcabarekin kasualitatez amaitu, jendearen bizitza aldatu duenaren atzean Alderdi Sozialistaren ekintza dago eta»

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur Barakaldon ziurtatu duenez, ETAren terrorismoa ez zen kasualitatez amaitu sozialista nabarien, adibidez, Alfredo Pérez Rubalcabaren, ekintza erabakigarriari esker, azken hamarkadetan gertatu den guztia Alderdi Sozialistaren buruzagitzari esker izan baita. «Ez da kasualitatea izan terrorismoa Rubalcabarekin, Zapaterorekin, Jesús Eguigurenekin eta Patxi López lehendakariarekin amaitzea. Jendearen bizitzan izan diren aldaketa handien atzean Alderdi Sozialistaren ekintza egotea ez da kasualitatea izan. Eta etorkizunean jendearen bizitza aldatu ahal duen ezer ez da gertatuko buruzagitza sozialistarik gabe. Ez Barakaldon, ez Bizkaian, ez eta Europan ere», azpimarratu du. 

PSOEren idazkari nagusi, Gobernuko presidenteorde eta Barne-arazoetako ministro izan zenari, eta, batez ere, terrorismoaren aurkako erresistentzian PSE-EEren gertu egon zenari, PSE-EEk eginiko omenaldian parte hartu du Idoia Mendiak.

«Emozioa eta irudiak gorabehera, ekitaldi hau ez da iraganaren nostalgiaz osatzen. Etorkizuna eraiki nahi dugun moduari buruzko ekitaldia da: mailako buruzagiekin, kudeatzeko gaitasunarekin, konpromiso etiko eta demokratikoarekin, herrialde hobea egiteko nahiarekin. Ekitaldi honetan, Alfredo Pérez Rubalcabaren alderdi berdinaren parte izateak dakarkigun harrotasuna bezain min handia sentitzen dugu. Alderdi Sozialista. Printzipioak eta balioak ereintzen ditugun alderdia. Justizia soziala, berdintasuna, elkartasuna eta aurrerapena ereintzen dituena», azaldu du.

Idazkari nagusiarekin batera, Euskal Sozialistek hauteskunde-kanpainari berriz ekiteko egin duten ekitaldi politiko horretan izan dira María Jesús Montero Ogasuneko ministroa, Teresa Laespada Bizkaiko diputatugai nagusia eta Alfredo Retortillo Barakaldoko alkatea.

Mendiak deitoratu du azken hauteskundeetan terrorismoa eta biktimen mina hauteskundeetarako arma gisa erabili zela, eta gogora ekarri du ehunka zinegotziren eta alkateen konpromisoa: «Biktimen mina berriz erabili zen, berriz esan ziren gezurrak, duintasun sozialista irain zuten berriz ere, gure militanteena, gure infanteria demokratikoarena. Beren bizitzarekin ordaindu behar bazuten ere, Euskadin beren bizilagunak alde batera utzi ez zituzten zinegotzi eta alkate horien guztien erresistentzia zikindu dute. Hori guztia duela hamabost egun egin dute. Eta, gaur, Alfredo, nahi gabe eta hitz egin gabe, errealitatera itzuli die: erabat bidegabekoa zen terrorismoa gailendu genuen. Gure burua inori eta ezeri saldu gabe».

Eta Euskal Sozialistei iradoki die kanpainari berriz ekitea, boto sozialistak mehatxuei aurre egiten diela gogorarazteko. «Gure herri eta hirietako bazter guztietara itzuliko gara, Euskadiko txoko guztietara. Lur honi ekarpenik handiena egin dion alderdiarekiko konfiantza eskatuko dugu berriz ere, aske izatea lortu baitu. Bota nahi gintuzten udaletan berriz eskatuko dugu, eta ezereztu nahi ziguten aldundian eta sozialismoa gabe ulertezina den Europan ere bai. Bizilagun bakoitzari gogoraraziko diogunez, boto ziurra, askatasunei egiten zaizkien mehatxuei aurre egiten diena eta eskubideak eraikitzen dakiena, boto sozialista da», azaldu du.