Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Exekutiboaren bilera

Idoia Mendia: “Ez dugu onartuko inor bere zoriari utzirik lagatzea, ez gaixotasunean ez ekonomiaren pultsua berreskuratzeko orduan”

- Idazkari nagusiak COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioez ohartarazi du PSE-EEren Batzorde Exekutibo iraunkorraren bileran
- Herritarrek ez dute barkatuko zailtasunei zailtasun gehiago erantsiz tematzen direnen kalapita, ezta ere errentagarritasun politikorako kontuak egiten dituztenei eta bidegabeko kritikekin harresiak eraikitzen ausartzen direnei. Orain lagundu egin behar da”, adierazi du

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ohartarazi du Euskal Sozialisten ahalegina izango dela edozein herritar bere zoriari utzirik ez lagatzea gaixotasunean, edozein dela ere haren adina edo egoera, edo gizarte arloan, etxebizitza duin baterako eskuragarritasunean edo euren eskubideak babesten erakundeen babesik gabe ez aurkitzea. Gaur goizean PSE-EEren Batzorde Exekutibo iraunkorrak burutu duen bileran, Idoia Mendiak guardia inoiz ez jaistera premiatu ditu buruzagi sozialistak erantzun azkar bat eskatzen duten egoeretan, eta baita etorkizun hurbila arrakastaren bermeaz aurre egiteko konponbideak taxutzeko ere. Bilera bitarteko telematikoez burutu da, konfinamenduak ezartzen dituen neurriak gogoan.

Hildakoak oroitu nahi ditut, elkartasuna adierazi nahi diet maite zituztenak merezitako hurbiltasunez agurtu ezin izan zituzten familiei, eta azkar osatzea opa diet erasandako guztiei. #OrainElkartutaBorrotzatzeaDagokigu pic.twitter.com/cCtOHWkB2X

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 14, 2020

 

“Jendeak gurekin du konfiantza une zailetan, badakitelako zerbitzu publikoen, kalitatezko osasunaren eta berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko defentsa porrokatua egingo dugula. Eskarmentua dugu berme, baina harago egitea dagokigu. Ez dugu onartuko inor bere zoriari utzirik lagatzea gaixotasunean, edozein dela ere haren adina edo egoera, eta osasun-sistema sendo bat eta profesional talde bikaina dugu horretarako, baina ez dugu ere utziko hori gertatzen ekonomiaren pultsua berreskuratzeko unea denean. Enpleguak eta gizarte-babesak inoiz ez diote utzi lehentasun izateari, baina orain inoiz baino areago izango dira. Ezin liteke faktura beti gutxien dutenek ordaindu behar izatea”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak bereziki aipatu ditu hurrengo euskal aurrekontuen diseinua eta egungoen berrantolaketa premiazko lehentasunei erantzun ahal izateko, eta baita munduko bazter gehienetan jardueraren etenaldia modu berezian jasango duten sektore ekonomikoak eta, halaber, autonomoak nahiz merkatari txikiak laguntzea ere. Halaber, esan du ezinbestekoa dela osasun-eredu berritu bat, euskal populazioaren osasun-beharrei hala nola etorkizuneko mehatxuei erantzuteko eta benetako eremu sozio-sanitario bat abian jartzeko gai dena, adineko gure jendea hobeto artatzea bermatuko duena, gizatasun handiagoan eta familiaren eta komunitatearen parte-hartzean oinarrituz. Eta adierazi du arreta berezia jarri behar zaiola gure populazioaren zahartzeak dakarren erronka demografikoari eta, orobat, euskal gizarte-zerbitzuen zorroaren dekretua eguneratzeari, euskal herritarrek eskubide horien gainean nahi duten bateratasuna lortzeko xedeak akuilaturik.

“Erabaki osagarriak hartu ditugu Administrazioaren maila ezberdinetan, alarma egoeraren adierazpena kutsapenak zabaltzea saihesteko eta Osakidetzatik  sistema berrantolatzeko ezohiko osasun-neurriak, aurrekaririk gabeko osasun-krisiari erantzute aldera. Horrez gain, Gobernuak 43.600 test azkar, 2,5 milioi maskarilla eta babes-materiala eskaini dio Euskadiri, eta Armadak oinarrizko azpiegiturak desinfektatu izan ditu", gogoratu du.

Beste hainbat arlotan Pedro Sánchezen Gobernutik bultzatu eta hartutako neurri batzuk ere aipatu ditu Idoia Mendiak, hala nola gizarte-babesari lotutakoak, etxegabetzeak sei hilabetez eteteak, autonomoen kotizazioak edo langabezia prestazioa etxeko langileentzat. “Euskal Gobernutik diru gehiago jarri dugu larrialdiko laguntzetarako, mendekotasuna duten zaintzaileentzako, kontziliaziorako, langabezian diren pertsonak kontratatzeko. Handitu egin ditugu enpresei eman beharreko mailegu-lerroak eta laguntzak jarri ditugu autonomoentzat”, erantsi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Etxebizitza Sailak alokairua eta komunitate-gastuak ordaintzetik salbuestea agindu duela koronabirusa dela-eta langabezian geratzen diren edo diru-sarrerak murrizten zaizkien babes ofizialeko etxebizitzetako maizter guztiei. Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailak, horren buruan Sonia Pérez sailburua delarik, egun jada euskal ekonomiaren funtsezko zati diren sektoreak laguntzeko emandako erantzuna ere azpimarratu du, eta baita María Jesús San Josék zuzentzen duen Lan eta Justizia Sailaren lana ere, lan eskubideek babes handiagoa eskatzen duten une batean.

Sozialisten zuzendaritzako adituekin osatutako lan talde guztiak berrabiaraztea eskatu die Idoia Mendiak Batzorde Exekutiboko arduradunei, alor guztietan (osasuna, hezkuntza, suspertze ekonomikoa, mendekotasuna, enpresa eta autonomoentzako laguntza, etxebizitza, enplegua, kultura, erakunde koordinazioa...) premiazkoak eta beharrezkoak direla irizten dioten proposamenak aurkez ditzaten.

“Badakit konponbideak emateko ahaleginetan zaretela Espainiako Gobernutik, Eusko Jaurlaritzatik, aldundietatik, udaletatik eta alkatetzetatik, auzokoen beharrak hurbiletik ikusten diren horretatik. Baina ez zaiteztela laxatu eskatuko dizuet, ahalegin handiago egin dezazuela, gure auzoetako gizonezko eta emakumezkoek merezi dutelako, euskal gizarteak merezi duelako. Eta, halaber, nahiko ez-ziurra ageri zaigun etorkizuna zehazteari ekin diezaiozuela, baina euskaldunek bere erakundeetan beti jarri izan duten konfiantzarekin helduz. Herritarrek ez dute barkatuko zailtasunei zailtasun gehiago erantsiz tematzen direnen kalapita. Eurek ikusiko dute. Ez da ere hau unea ezkutuan errentagarritasun politikoarekin eta bere interes partikularrerako kontuak egiten aritzen eta beharrik gabeko kritika bidegabeekin harresiak eraikitzen ausartzen direnentzat. Gaindituko dugu oraingoa, iraganean egoera oso zailak gainditu izan ditugunez. Lagundu beharra dago, baita hurrengo hilabeteetan ere, eta Euskal Sozialistak beti egongo gara horri emanik, egokitzen zaigun tokian, lankidetzarako eskuak zabalduta baina justizia soziala, berdintasuna eta elkartasuna defendatzen irmo", adierazi du.